0015.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

ESKOLA KIROLEKO ELURRETARAKO IRTEERAK

Duela bi aste hasi ginela dirudien arren, elurrerako asteburu-irteerak bukatu dira. Azkenengoa pasa den asteburuan izan zen eta klimari dagokionez nahiz eta asteburu latzen bat izan dugun, posik egon gaitezke aurreikusitako programa %100ean bete dugulako.

Orain gure elur-aldia bukatu dela, denboraldi guztietan zuen ilusioan eta kirol hau partekatzeko gogoan ikusten dugun fideltasuna eskertu nahi dizuegu.

Hurrengo denboraldira arte.

ELUR DENBORALDIA 2016-2017

Martxoan gaude eta pixkanaka  denboraldia amaitzen doa. Estazioek aste santua bukatutakoan ixtea espero dute. Espero dugu eguraldia lagun izatea, elurra badugu baina tenperatura hotzak behar ditugu gau eta goiz partean, gero eguzki pixka bat eta gozatzera! Horrela ez bada ere berdin gozatuko dugu!

INAUTERIAK CANDANCHUN

Asteburu honetan Federazio honetako monitoreek aitortza eta txalo zaparrada jaso zuten Candanchuko jendearen eskutik, izan ere beraien mozorroa  oso ondo egina zegoen.
Argazkia erantsen dizuegu zuen iritzia eman dezazuen

 

OHAR GARRANTZITSUA, ELUR ETA IZOTZETARA IRTEERAK

Termibusen burutzen ari diren lanak direla eta, Otsailaren 25etaik aurrera, irteerak eta iritsierak, Perez Galdos kalearen beste aldean kokatuta dagoen eta sarrera Gurtubay kaletik duen aldi baterako Geltokian egingo direla jakinarazten dizuegu.
Informazio panelak kontsultatu eta irteera baino 15 minutu lehenago Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioko autobusa zein nasatik irtengo den jakinaraziko zaizue.
Iritsierarekin berdina gertatuko da, autobusa terminalera sartzerakoan zein nasatan geratuko den jakiteko, informazio panelak kontsultatu beharko dira.

ELURRETARAKO IRTEERAK

Gure elurretarako asteburuko irteeretan ekuatorea erdia gainditu dugu, hasi ginenean atzo izan zela ematen du, baina egiteko hiru irteera bakarrik geratzen zaizkigu. Azken elurteekin ziurtatu daukagu elurra.

ALEMANIAKO KOPA – RACE 2017 SKIJÖRING

Bigarren postu bikaina eskuratu du Iban Vicente Artieda (Zazpi Lagun) eskiatzaile Bizkaitarrak, pasa den asteburuan Nassau-Warmensteinachen ospatutako Skijöring Alemaniako Kopan
Zorionak Iban.

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Pasa den larunbatean Bizkaiko Txapelketa ospatu zen Astún estazioan. Nahiz eta aurreikusita ez egon, eguraldia lagun izan genuen, egun eguzkitsu eta egoera oneko elurrarekin gozatzeko aukera izan genuelarik.
Zuen parte-hartzea eskertu nahi dugu eta datorren denboraldian ikusiko dugu elkar.

Emaitzak +info-lehiaketak atalean ikus ditzakezue.

ESKOLA KIROLA IRTEERAK

2017/02/10-11-12 Termibus irteerak:

Aste buruko eski alpetarra:..........................................20 nasa.

Eguneko eski alpetarra................................................22 nasa.

Izotzaren gaineko patinajea.........................................19 nasa.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).