2016-2017 DENBORALDIA
Elur denboraldia bukatzear da. Estazio batzuek igande honetan itxiko dituzte ateak eta beste batzuek pixkanaka ixten joango dira denboraldiko behin betiko itxiera arte. Sorpresarik ezean, itxiera hori apirilaren 23an izatea aurreikusten da.
Data hori heldu arte espero dugu eguraldiak laguntzea eta jaitsiera batzuez gozatzeko aukera izaten jarraitzea.


