Aste Buruko Eski Alpetarra - Candanchuko eski estazioa

A | A | A | O | O | L | I | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
48 | 1 | 2 | 3 | ||||
49 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
50 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
51 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
52 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Parte Hartzaidea:
- Nagusien Taldea: 2008 / 2009 / 2010 / 2011
- Txikien Taldea: 2012 / 2013 / 2014 / 2015
Izen Ematea/Kuota:
Izen-ematea 2023 urriaren 18tik eta azaroaren 15erte egin ahal izango da, bai ikastetxeen edo Guraso Elkarteen bidez, bai banaka (Eskolakoa edo/eta Gaztedi) (ARAUDIA IKUSI). Aurre izen emate bakoitza gehienez 4 pertsonentzakoa da. Irteera bakar batera joan ahal izango da.
BANAKAKOA-GAZTEDI: Izen-ematea gurasoak edo tutoreak egin behar izango du (aurrez aurre edo telefonoz) Federazio honetan zuzenean. Eskatutako datuak hurrengo hauek izango dira: izen/abizenak, jaiotze data, harremanetarako telefonoa/k, Aitaren edo Amaren helbide electronikoa, ikastetxea eta gaztediren kasuan (azken 10 digituak).
BIZKAIKO IKASTETXE/GURASOEN ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.
Plazak zozketaren bidez emango dira.
Zozketaren emaitza saridunen gurasoei jakinaraziko zaie posta elektronikoz edo telefonoz.
Irteera bakarrera joan daiteke.
Izena emateko kuota 175eta €koa da. (155 €etakoa materialarekin etorriz gero).
TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:
• Autobusez bidaiatzea.
• Candanchuko ostatua – Pepe Garcés Aterpetxea (ostiral eta larunbatetan) pisten behealdean.
• Eskirako materiala alokatzea: Oholak, makilak, botak eta kaskoa.
• Larunbatetan, gosaria, bazkaria pistetan eta afaria.
• Igandean, gosaria eta bazkaria pistetan.
• Pistetara sartzeko pasa-txartela (Forfaita).
• Irakasle tituludunek emandako ordu biko ikastaroa (larunbat eta igandean).
• Egunekoaren gainerakoa. Federazioaren irakasleen gainbegiradapean).
• Lehenengo arriskuko asegurua.
TXANGOAREN PROGRAMA
OSTIRALA: Capuchinos kalean, EITB-ko egoitzaren ezkerraldean (ikusi argazkia), Bilbon 19:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 20 edo 30 minutu lehenago egoten. Liedenako La Torre Taberna-Jatetxean afaltzeko geldialdia. Candanchura gutxi gorabehera 23:20an helduko gara, Pepe Garcés Aterpetxean ostatu hartuko dugu, pisten behealdean.
LARUNBATA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala alokatu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen gainbegiradapean). Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu. Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. 16:30etan Aterpetxera joango gara, dutxa hartu eta arropaz aldatzera. El Aguila aterpetxean 20:0etan afalduko dugu.22:00etan, lotara, geletara joango gara.
IGANDEA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala hartu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen begiradapean).Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu.Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. Bilborako buelta. Zuastiko zerbitzu-gunean (Iruñea) geldialdia egingo dugu. 21:00etatik 21:30ak arteko tartean Kaputxinos kalera helduko gara, trafikoaren arabera.
Garrantzitsua
- Ostiralen afaltzeko ogitartekoa eroan behar duzue.
- Arropa zuen izen-deiturekin markatzea komeni da.
- Eroan arropa egokia: Transpiratzeko praka eta jaka iragazgaitzak; jantzi polarra edo artilezko jertsea; kamiseta, termikoa hobeto.
- Eskirako eskularruak, txanoa, eguzki-betaurrekoak, eguzkirako babesa, kakaoa eta txokolatina edo energia hartzeko barratxoren bat, zamarrako poltsikoan eroateko eta, gose izatekotan, hamaiketakoa edo askaria jan ahal izateko.
- Eraman toallak. Aterpetxean izarak edo maindireak eta mantak emango dizkizue.
Bizkaiko Federazioak programazioa aldatzeko eskubidea dauka, bai eguraldiagatik bai bestelako arrazoi teknikoak direla-eta.
Gogoratu: Federazioko begiraleak zuen zerbitzutara egongo dira une guztietan, ez izan zalantzarik eduki dezakezuen edozein arazoren berri emateko, zuei laguntzeko daudelako.
DIRU-SARRERA
Ordainketa, 96 orduko epean egin beharko duzue, Federazio honen Kutxabankeko kontuan ES32 2095 0360 18 3830811741, diru sarketa bat eginez, umearen izen abizenak jarriz.