0015.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Istripuen aurrean jarduteko protokoloa

Kirol jardueraren praktikan istripurik izanez gero, federatu lez horrela jokatu behar izango duzu:

A) ESPAINIAR estatuan:

1- GEHIENEZ 7 EGUNEKO EPEA DAGO ALLIANZ ASISTENTZIAKO PLATAFORMEI ISTRIPUAREN BERRI EMATEKO. HORRETARAKO, HURRENGO ZENBAKIETARA DEITU BEHAR DA:

1 GUNEA: País Vasco, Navarra, La Rioja, Aragón, Asturias, Baleares, Castilla y León, Castilla la Mancha, Extremadura, Islas Canarias.

 902 108 509 - 913 343 293 TELEFONOA

 

2 GUNEA: Cantabria, Galicia, Cataluña, Madrid, Cdad. Valenciana, Andalucía, Murcia.

902 102 687 - 913 255 568 TELEFONOA

 

Dagokion izapidea hasiko da eta federatuari hurrengo datuak eskatuko dizkizute:

  • Datu pertsonalak.
  • Istripua azaltzea.
  • IZAPIDE ZENBAKIA emango dizute.

BEHIN DATU HORIEK HARTUTA, TELEFONO ARRETA GUNEAK JOAN BEHAR IZANGO DUZUN GERTUENEKO ZENTRO MEDIKOA JAKINARAZIKO DIZU.

2- FEDERAZIOAREKIN HARREMANETAN JARRI ISTRIPU PARTEA IDAZTEKO (HORRETAN IZAPIDE ZENBAKIA ETA FEDERAZIOAREN IZENPEA NAHIZ ZIGILUA AGERTU BEHAR DIRA) eta E-POSTAZ BIDALI GAINERAKO AGIRIEKIN BATERA (txosten medikoak, medikuek agindutakoak, etab.), HURRENGO HELBIDEETARA:

1 GUNEA: País Vasco, Navarra, La Rioja, Aragón, Asturias, Baleares, Castilla y León, Castilla la Mancha, Extremadura, Islas Canarias: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2 GUNEA: Cantabria, Galicia, Cataluña, Madrid, Cdad. Valenciana, Andalucía, Murcia: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

LARRIALDIAK

Larrialdirik izanez gero, federatua izanik, 24 orduko asistentzia telefonora deitu behar duzu. Bertan larrialdia koordinatuko dute hitzartutako zentro bateko larrialdiko asistentziara joateko:

902 108 509 TELEFONOA

HITZARTUTAKO ZENTROAK

Polizak estalitako asistentzia medikoak zentro medikoetan eskainiko dira edo erakundeak hitzartutako medikuek emango dituzte.

GARRANTZITSUA: Sozietateak ez ditu bere gain hitzartu bako zentroetan edo Gizarte Segurantzakoetan emandako asistentzietatik eratorritako gastuak, salbu bizitza salbatzeko horiek jaso behar direnean.

Jasandako lesioak artatzeko Hitzartutako Zentro egokienaren datuak eta kokapena jakinaraziko ditu Allianzek.

B) ATZERRIAN:

Polizak estalitako atzerriko istripuetarako, Allianzek asegurudunak egin behar dituen gastuak ordainduko ditu, betiere gastu horiek estalita badaude eta hitzartutako mugetaraino.

Federatua hurbilen duen mediku zentrora joan ahalko da eta ondoren gastuen itzultzea eskatu.

Allianz sozietateari gastuak ordaintzea eskatzeko, bidali agiriak helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Behar diren agiriak:

  • Federazioak izenpetu eta zigilatutako istripu-partea.
  • Fakturak.
  • Txosten medikoak.
  • Medikuek agindutakoak (behar izanez gero).
  • NANa.
  • Kontu korrontea.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA