Sexuagatiko bereizketarik ez egoteko eta aukera eta onurak ezartzeko printzipio juridiko unibertsala, eskubide berdinak eta edozein baliabide motatarako sarbide, gozamen eta kontrol berdinak bermatzen dituena
2002an konpromisoak hartzen eta generoan prestakuntza hartzen hasi ginen ikastaroak eginez, proiektuak burutzen eta beste elkarte eta pertsona batzuk inplikatuz.
Burututako proiektuen artean nabarmendu behar dira:
- Kirolean denok Berdinak, Eusko Jaurlaritzaren aldetik saria jaso genuela eta Kirolerako Euskadi sarien barruan, Emakume eta Gizonena.
- Emakume eta Gizonen Berdintasuna ezartzeko Gida. Genero ikusmoldearen eremu zehatzeko kirol elkarteen zerbitzurako aurrerapen aukera.
- Hizkeraren berrikuste orokorra. Hizkeraren erabilpen ez sexista, emakumea aintzat hartzea.
- Brightongo Aitorpenarekin bat egin dugu, oinarrizko helburua, kirol praktikaren eremu guztietako emakumeen parte hartze osoa erraztu eta baloratu egiten duen kultura garatzea da.
- "Berdintasunerako Foroa" Emakundek antolatutako urteroko biltzarrean esku hartzea instituzioak, kolektiboak eta erakundeok emakume eta gizonen berdintasunaren alde egiten gabiltzan lana indartzeko xedez, "Bizkaiko kirol federatuan emakumeen partaidetza" proiektuaren aurkezpenarekin.
- Gaur egun, honako ikastaroa ari gara egiten: "Kirol eremuan zertara behartzen gaitu emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko arautegiak?".
- urtean, Berdintasun Plana egin genuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Avento enpresaren laguntzarekin (Berdintasun Plana 2024-2028). BERDINTASUN PLANA
Ikastaro, jardunaldi, mintegietara joatea:
- Emakumea eta Kirola Mintegiak (10), Aspasiak antolatutakoak.
- Jarrera eta aurreiritzi sexistak kirol arloan.