Izotzaren Gaineko Patinajea - Gasteizko izotz pista

A | A | A | O | O | L | I | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
48 | 1 | 2 | 3 | ||||
49 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
50 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
51 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
52 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Parte Hartzea:
2008 / 09 / 10 / 11 / 12 / 2013 / 2014 / 2015 / 2016 urteetan jaiotako ikasleek parte ahal izango dute.
Izen Ematea/Kuota:
Izen-ematea 2023 abenduaren 13tik egin ahal izango da, bai ikastetxeen edo Guraso Elkarteen bidez, bai banaka (Eskolakoa edo/eta Gaztedi). Taldeek gehienez 25 partaide izango dituztelarik. (ARAUDIA IKUSI).
BANAKAKOA-GAZTEDI: Izen-ematea gurasoak edo tutoreak egin behar izango du (aurrez aurre edo telefonoz) Federazio honetan zuzenean. Eskatutako datuak hurrengo hauek izango dira: Izen/abizenak, jaiotze data, harremanetarako telefonoa(k), Aitaren edo Amaren helbide elektronikoa, ikastetxea, Udala eta Gaztediren kasuan (azken 10 digituak).
BIZKAIKO IKASTETXEA/GURASOEN ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.
PLAZAZ IZENA EMATEN DEN HURRENKERAN EMANGO DIRA.
Izen emateko kuota 21 €takoa da.
TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:
• Autobusez bidaiatzea
• Pistan sartzea, patinak eta kaskoa alokatzea.
• Ordubeteko ikastaroa.
TXANGOAREN PROGRAMA
Capuchinos kalean, EITB-ko egoitzaren ezkerraldean (ikusi argazkia), Bilbon 09:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 10 edo 15 minutu lehenago egoten.
Gasteizko Izotz Pistara 10:00etan helduko gara.
Ikastaroa 10:15ean gutxi gorabehera hasiko dugu. Ikastordu horretan irristatzen ikasi eta hobetzeko ariketak eta jolasak egongo dira.
Izotz-pistatik 12:50ean aterako gara.
14:00etan Kaputxinos kalera helduko gara.
Garrantzitsua:
Ogitartekoa edo antzeko zer edo zer eroan hamaiketakorako.
Eroan arropa egokia: kaleko arropa arrunta, ondo babestuta joan baina mugitzen utziko zaituzten jantziekin (ez ekarri bakerorik), edonolako eskularruak.
Bizkaiko Federazioak programazioa aldatzeko eskubidea dauka, bai eguraldiagatik bai bestelako arrazoi teknikoak direla-eta. Printzipioz eta bidaiatzeak arriskurik ekarri ezean, txangoak egin egingo dira.
Gogoratu: Federazioko begiraleak zuen zerbitzutara egongo dira une guztietan, ez izan zalantzarik eduki dezakezuen edozein arazoren berri emateko, zuei laguntzeko daudelako.
DIRU-SARRERA
Ordainketa, 96 orduko epean egin beharko duzue, Federazio honen Kutxabankeko kontuan ES32 2095 0360 18 3830811741, diru sarketa bat eginez, umearen izen abizenak jarriz.
Arautegia: