0013.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Estaldurak

Federazio Txartela kirol istripu asegurua da negu kiroletako modalitateren batean aritzen diren pertsona guztiei zuzendua. Arriskua dakarren edozein kiroletan ibiltzeko.

Federazio Txartelak ez dizu pistan bertan emandako asistentzia bakarrik estaltzen, aldiz, zure balizko lesioaren segimendua ere egingo du, zure etxera itzuli eta gero. Errehabilitazioa barne daukazu, mota honetako kirolak egiten direnean kontuan hartzeko gaia delako.

 

Estalduren laburpena

ESTALDUREN LABURPENA    
Kirol Istripuaren ondoriozko heriotza 6.000  
Kirol Istripuaren ondoriozko balioezintasuna 12.000  
Laguntza Medikoa itunpeko ikastetxeetan (18 hileko muga tenporala) MUGAGABEA  
Laguntza Medikoa Atzerrian (18 hileko muga tenborala) Gastuen itzulpena 6.000  
Erreskate gastuak Espainian MUGAGABEAK  
Erreskate gastuak Atzerrian ( Itzulpena) 15.000  
Itunpeko gune batera garraio eta aberriratze gastuak  Espainian (Itzulpena) MUGAGABEAK  
Itunpeko gune batera garraio eta aberriratze gastuak atzerrian (Itzulpena) 15.000  
Senide baten desplazamentu gastuakj: heriotza dagoenean ( Andorran eta Europan) 1.500  
Erantzunkizun Zibila 1.200.000  
     
     
     

 

Salbuespenak

ESKLUSIOAK

Hona hemen, besteak beste, aseguruan dauden esklusio nagusiak: 

1-Aurreikusitako epeetan eta azaldutako jarduera-protokoloaren arabera, Aseguru-etxeari aurretik jakinarazi ez zaizkion istripuak.
2-Norbere buruari asmoz egindako lesioak, suizidioa edo suizidatzeko ahalegina.
3-Maltzurkeria edo erru larria dagoenean, eta hurrengo egoera hauetariko baten ondorioz: drogak edo alkohola hartzea, buru-nahastea, iskanbila.
4-Zabarkeria dagoenean edo kirol arloko lege, ordenantza eta araudiak bete ez direnean.
5-Ezin denean zehaztu mina edo lesioak zuzenean edo zeharka zure kirolaren praktikaren ondoriozkoak direla, edo kirol istripu batek eragin ez dituela baieztatzen denean.
6-Istripua baja medikoa daukazunean gertatu bada.
7-Aseguru-etxeak hitzartutakoak ez diren beste mediku edo osasun-zentro batzuk artatutako lesioak direnean.
8-Aseguru-etxetik kanpoko zerbitzuetan agindutako materialengatiko gastuak.
9-Kirol arlokoak ez diren istripuengatik material ortopedikoko gastuak, edo lesioen prebentziorako egindakoak. 
10-Gaixotasunengatik eta anatomiaren akatsak edo agindutako deformazioak zuzentzeko (varo, valgo, sakonak, etab.) plantilla ortopedikoen eta gainerako ortopedien kasuetan.                     
11-Etxean errehabilitazioa egitearen ondorioko gastuak                   
12-Farmazia ibiltariko gastuak.
13-Erreskatatzeko, bilatzeko edo salbamenduko operazioak asegurudunaren zuhurtziagabetasun ausartagatik eman direnean.
14-Erreskatatzeko, bilatzeko edo salbamenduko operazioak istripurik ez dagoenean, edota egoerak asegurudunaren bizitza nahiz osotasun fisikorako arriskurik ez dakarrenean.

Poliza

Hemen, estaldura zerikusirik duten dokumentuak deskargatu dezakezu:

  • LEHIAKETA POLIZA
  • AISIALDIKO POLIZA
  • E.Z.
  • KOADRO MEDIKUA:

     

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).