0010.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ

Espainiako Neguko Kirolen Federazioko talde alpinoko kidea den eskiatzaile bizkaitarrak, 33. postuan bukatu zuen pasa den igandean ospatutako Kitzbuehel slalom mitikoa. Juan del Campo 66. Dortsalarekin irten zen eta bigarren txandara sailkatzeko 0.19ra baino ez zen geratu.

Ez dirudi gauza handia denik, baina eskiatzaile espainiar batek azken hamarkadetan Munduko Kopan lortzen duen sailkapenik onena da.

Juan, L2GS eta 2SL FIS-n  lehiatuko da datozen egunetan La Thuile eta Gressoneyn, Sestriere (Italia).

SALIDAS FIN DE SEMANA NIEVE

Este pasado fin de semana realizamos nuestra primera salida programada para esta temporada, coincidimos con la llegada de la nieve y aunque no pudimos ver el sol, si se pudo disfrutar de una excelente nieve. Esperamos que este año el preciado elemento blanco no nos abandone y así podamos realizar las salidas según el Calendario previsto.

BADATOR ELURRA

Bazen garaia, aste ezin izan da hobeto hasi, perineoetako estazio guztiak zuriz janzten dabiltza.  Iragarpenek datozen egunetarako ere elurra ematen dute.
Orain gozatzeko garaia da, baina gogoratu segurtasuna oso garrantzitsua dela. Burua erabil dezagun.

AGUR 2016 URTEARI

Elurraren esperoan jarraitzen dugu. Denboraldiaren hasiera oso esperantzagarria izan zen baina ordutik ona tenperatura altuak eta prezipitazio urriak baino ez ditugu izan.

Espero dugu urte berriarekin berri hobeak etortzea.

Urte berri on.

EGUNEKO IRTEERAKO ATZERAPENA

Elur falta dela eta, Abenduaren 27an Candanchuko eski estaziora egitekoa zen eguneko irteera atzeratu egiten dela jakinarazten dizuegu.

Aipatutako irteera Urtarrilaren 21ean burutuko da.

2016-2017 DENBORALDIAREN HASIERA

Inmaculadaren zubi luze honetan elurrarekin lehendabiziko harremana izan genuen. Oso eguraldi eguzkitsua izan genuen eta oso positiboa izan zen, baina egondako tenperatura altuek, geneukan elur apurraren hondatzea ekarri du. Adi egongo gara eta ea egia den aste bukaeran Pirinioetan elur zentimetro batzuk ekarri ahal dituen fronte bat sartzen den. Horri esker eta kanoiei esker, gure estazioek eskiatzeko kilometro gehiago eskainiko dizkigute.

IZOTZEKO IRTEERAK

Abenduaren 1etik 28ra izotz gaineko patinajea praktikatzeko  irteeretarako aurre-inskripzioa egin ahalko duzue.

Egutegia “ Eskola Kiroleko Irteetak-Izotzaren gaineko patinajea” atalean duzue ikusgai.

EUROPAKO MUSHING TXAPELKETA

Gure kirolaria den Jon Gonzalez Garciak (Bikejoring) merezimendu handiko 17. Postua eskuratu du asteburu honetan Norfolken (Ingalaterra) ospatutako Europako Txapelketan.
Halaber, erreleboetan (DCR) 17. postua lortu zuen.

2016-2017 DENBORALDIA

Federazioak gogorarazi gura dizue bazkidea izateak aparteko garrantzia daukala. Izan ere, hala eginez gero, zuren gustuko kirola segurtasun osoz gozatu ahalko duzue.

Europa osorako istripu-asegurua lortu desakezue. Gure txartelek erreskatea eta pistetan asistentzia ematea ez ezik, lesioaren ondorengo jarraipena egiten dute. Aipatu beharra dago errehabilitazioa barne hartzearen garrantzia.

Informazio gehiagorako, "Federazioko Txartelak" atalean kontsultatu edo 94 441 10 63 telefonora deitu dezakezu.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).