ESKOLA KIROLEKO ELURRETARAKO IRTEERAK
Duela bi aste hasi ginela dirudien arren, elurrerako asteburu-irteerak bukatu dira. Azkenengoa pasa den asteburuan izan zen eta klimari dagokionez nahiz eta asteburu latzen bat izan dugun, posik egon gaitezke aurreikusitako programa %100ean bete dugulako.
Orain gure elur-aldia bukatu dela, denboraldi guztietan zuen ilusioan eta kirol hau partekatzeko gogoan ikusten dugun fideltasuna eskertu nahi dizuegu.
Hurrengo denboraldira arte.


