0012.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

JOKO OLINPIKOAK - Pyeongchang

Albiste zoriontsua neguko kirol zaleontzat. Regino Hernandezek brontzezko domina (snowboard kross) eskuratu du lasterketa bikain batean.

 Zorionak Regino.

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Pasa den larunbatan gure ohiko Alpino Txapelketa egin genuen Astunen. Sailkapenak ikusteko gure txapelketen orrira jo dezakezue.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Datorren urtean ere zain izango gaituzue.

BIZKAIKO ESKI ALPINO TXAPELKETA

+Info-lehiaketak ataldean, gure txapelketako irteera ordena kontsulta dezakezue. Era berean, gogoratu Lehiaketa Lizentzia duten pertsonek beste jaitsiera bat egingo dutela “Federazioak Trofeoa” proban.

Larunbatera arte.

ESKI ALPETARREKO TXAPELKETA

Eski Alpetarreko Bizkaiko Txapelketa klasikoa egiteko data gertu daukagu, zehatz-mehatz, otsailaren 10an Astuneko estazioan. Izena emateko epea hurrengo asteazkenean, hilaren 7an, eguerdiko 12etan amaituko da.

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ - JJOO (PYEONGCHANG)

Datorren otsailaren 7an, 18:00etatik aurrera, Euro-Ski Klubak  Juan Del Campo gure kirolaria omenduko du, otsailaren 8tik 25era  Pyeongchangen (Hego Korea)ospatuko diren Neguko Joko Olinpikoetara joan aurretik.

Ekitaldia Estraunza 2-4 kalean dagoen Euro-Sport dendan izango da. Bertan, hitzaldi labur bat emango du eskiatzaile gazteei zuzendua eta autografoak sinatuko ditu.

Bidaia ona izan Juan eta goza ezazu esperientziaz.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).