0005.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

AINGERY GARAY ESPAINIAKO ESKI ALPINOKO TXAPELKETAN GARAILE (U21)

Emaitza bikaina lortu du Aingeru Garay Fernandez  (Loma Verde) gure kirolariak, pasa den astean La Molinan ospatutako Espainiako Eski Alpinoko Txapelketan.

Zorionak Aingeru.

GAIZKA BARAHONA ESPAINIAKO MISHING TXAPELDUNA ELUR GAINEAN (SP2)

Emaitza ezin hobea lortu du Gaizka Barahona Royo (Zazpi Lagun) gure kirolariak, pasa den asteburuan Baqueiran ospatutako Espainiako mushing txapelketan.

Zeberioko kirolaria azkarrena izan zen bai larunbatean eta bai igandean, 2 txakurdun lerako mailan lehen postua lortuz (SP2).

Zorionak Gaizka.

GIZPUKOAKO FEDERAZIOKO PRESIDENTEAREN HERIOTZA

Pasa den larunbatean Jesus Fernandezek utzi zigun, Gipuzkoako Neguko Kirolen Federazioko presidenteak. Federazio honetatik gure doluminik bizienak helarazi nahi dizkiegu bere familia, lagun eta neguko kirol zale guztiei.

Besarkada bat.

JAVIER FERNANDEZEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU

Historia egin du Javier Fernandezek. Lehengo aldiz, Neguko Olinpiar Jokoetan domina bat lortu da Izotz kiroletan, laugarrena elur modalitateak kontuan hartuz.

Plazerra izan da egunotan Javier irristatzen ikustea. Bere lan gogorrak merezitako emaitza izan du.

Zorionak Javier.

IRRISTAKETA ARTISTIKOA PYEONGCHANG-en

Bigarrena da Javier Fernandez Programa Laburraren ondoren. Javierrek 107.58 puntu lortu ditu eta ondorioz bigarren postuan dago sailkatua Yuzuru Hanyu Japoniarraren atzetik.
Programa luzea larunbateko 05:51etan hasiko da eta bertan erabakiko dira dominak.

Aurrera Javier.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).