0003.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

DENBORALDI AMAIERA

2018-2019 denboraldi amaierara hurbiltzen hasi gara eta azken elurteei esker elur lodiera onez gozatzeko aukera izango dugu Aste Santuan. Espainiako eski estazio gehienak zabalik daude, aldiz frantziar Pirinioetan  soilik La Pierre, Cauterets eta Piau Engaly-n eskiatu dezakezue.

Gozatu egun hauetaz.

ELURRETAKO IRTEEREN AMAIERA

Denboraldi hasieran elur eskasiagatik programatutako irteera guztiak egitea ezinezkoa bazirudien ere, hauek inolako ezustekorik gabe burutu ditugu. Martxoan joan zirenek eguraldi eguzkitsuaz gozatzeko aukera izan zuten.

Federazio honetatik zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu eta 2019-2020 denboraldian ikusiko dugu elkar.

AINGERU GARAY FERNÁNDEZ ESPAINAKO TXAPELDUN ABSOLUTUA SLALOM ERRALDOIAN

Emaitza bikaina lortu du Aingeru Garay Fernandez gure kirolariak (Loma Verde). Aingeruk hegan egin zuen bere lehen txandan eta ondo kontrolatu zuen bigarren jaitsieran, Baqueiran jokatutako Alpinoko (Slalom Erraldoia) maila absolutuko Espainiako Txapelketan lehen postua lortuz.

Zorionak Aingeru.

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Pasa den igandean gure ohiko alpino Txapelketa egin genuen Astunen. Sailkapenak ikusteko gure txapelketen orrira ("+info" - "lehiaketak") jo dezakezue.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Datorren urtean ere zain uzango gaituzue.

ESKI ALPETARKO BIZKAIKO TXAPELKETA

Irteerako antolaketa kontsultatzeko: "+info" - "lehiaketak".

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).