0003.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

GABON ZORIONTSUAK

Bizkaiko Neguko Kirolen Federaziotik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu, eta zuriak badira askoz hobeto.

LEHEN ASISTENTZIA PISTETAN

Zuen kirola burutzerakoan, federatu txartela soinean eramatea oso garrantzitsua da. Istripuren bat izanez gero, botikinean aurkeztu beharko duzue eta horrela ez duzue dirurik aurreratu beharko. Gogoratu  asistentzia telefonora deitzea eta ondoren Federazio honi parte ematea.

ESKI DENBORALDIAREN HASIERA

Iritsi da elurra azkenean eta Baqueira,La Molina, Boi, Masella eta Vallnord estazioek asteburu honetan zabalduko dituzte ateak, gainontzekoek abenduko zubian abiaraziko dutelarik denboraldia. Zaleontzako denboraldi bikain bat izatea espero dugu.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue.

2017-2018 ZOZKETA

                 NAGUSIEN ZOZKETA

                 TXIKIEN ZOZKETA

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

LEHENDABIZIKO ELURTEAK

Hasi dira lehendabiziko elurteak. Gure inguruko eski estazioak zuriz tindaturik ageri dira, batez ere Pirinioetakoak.
Espero dugu denboraldi bikain bateko aurrekaria izatea eta Abenduko zubian eskiatzeko aukera izatea.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).