
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Esteka honetan 3.Faseari buruzko azken BOE-a ikus dezakezue.
Era berean, kirol jardueren gainean, fase honetan jarraitu beharreko irizpideak ere ikus ditzakezue bertan.
Estekan 2. Faseak kirol praktikan dakartzan berritasunak ikus ditzakezue.
Pixkanaka egoera honetatik irteten joatea espero dugu, bitartean jarrai dezagun osasun-gomendioak betetzen. Animo asko.
Honen bitartez, 9/2020 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Lehendakariarena, honako dekretu hau aldatzeko dena: 8/2020 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako murrizketak Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean malgutzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako aldaketak, zabaltzeak eta murrizketak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko, osasun-larrialdiak Euskadin izan duen bilakaerara egokitze aldera, igortzen da.
Ahalik eta argien azaltzeko asmoz, honekin batera doakizue kirol arloko 1. fasearen txostena eta, bestetik, horren gaineko informazioa duen esteka bat. Guzti hau Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak bidali digu.
https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/
Zuen informaziorako, estekan entrenamenduetara itzultzeko eta lehiaketa federatu eta profesionalak berriro hasteko oinarrizko jarduera-protokoloa eskura dezakezue.
Badirudi pixkanaka krisi larri honetatik irteten ari garela, baina ez gaitezen fidatu, jarrai dezagun gomendatutako prebentzio-neurriak erabiltzen eta, batez ere, sen ona erabil dezagun.
Jakinarazten dizuegu gure ordutegia, berriro abisatu arte, 09: 00etatik 13: 00etara izango dela.
Gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Premiazko gaiak: 630 11 56 51
Prebentzio-neurri gisa, jakinarazten dizuegu gure ordutegia, berriro abisatu arte, 09: 00etatik 13: 00etara izango dela.
Gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Premiazko gaiak: 630 11 56 51
“Covid19” Koronabirusaren hedapena dela eta, izotz eta elurretarako irteera guztiak bertan behera geratzen dira.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA