0010.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

HEMEN DA ELURRA

Gure estazioetan elurra ari du, espero dugu kantitate handia erortzea eta erremonteak zabaltzea, izan ere oso pista gutxi daude zabalik guretik gertu.

Espero dugu pixkanaka bada ere denboraldia hobetzen joatea.

 

JUAN DEL CAMPO HERNANDEZ

Juan Del Campo Hernandez (Euro-Ski Club) gure kirolariak SL-ko Munduko FIS Kopan parte hartuko du abenduaren 9an Val d´Iseren (Frantzia).

Merezitako sailkapena lortu du Del Campok, izan ere entrenamenduetan lan konstantea eta ona egin du.

Zorionak Juan.

ELUR DENBORALDIAREN HASIERA

2018/2019 denboraldia zubi honetan hasten bada ere, egia da elur faltak aipatu hasiera ilunduko duela. Inguruko pistei dagokionez, elur pixka bat izango dugu Cerler, Boí eta Baqueiran.

Espero dugu hau aldatzea eta elurra hastea, baina epe laburreko aurreikuspenak momentuz ez dira itxaropentsuak.

EUSKARA ETA KIROLA

Pasa den astelehenean aitortza ekitaldia burutu zigun Bizkaiko Foru Aldundiak 31 kirol federaziori, kirolean ere euskararen presentzia areagotzeko burutzen dugun lanagatik.

Federazio honek lanean jarraitzeko borondate irmoa dauka eta oraindik batu ez direnei posible duten heinean aurrera pausoa ematera animatzen diegu.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

TXIKIAK

NAGUSIAK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

 

BIZKAIKO V. CANICROSS TXAPELKETA - BURDINEZKO MENDIA BIDE BERDEKO I.

Atzo V. Bizkaiko Canicross Txapelketa-I Canicross Bide Berdea Burdinezko Mendiak  jokatu zen Galdamesen (La Aceña).
Jardunaldia oso arrakastatsua izan zen, eta aurreikusitakoa gainditu zen (56 kirolari), animalientzako eguraldi bikain batekin.
Federazio honetatik esker ona adierazi nahi diegu parte hartzaile, boluntario eta Enkarterrialdeko Udal ezberdinetako ordezkariei, zuen ilusio eta esfortzuagatik.

Emaitzak ondorengo estekan kontsulta ditzakezue:

EMAITZAK

BIZKAIKO V. CANICROSS TXAPELKETA - BURDINEZKO MENDIA BIDE BERDEKO I.

Bizkaiko V. Canicross Txapelketa-Burdinezko Mendia Bide Berdeko I. Canicross lehiaketan izena emateko epeak zabalik jarraitzen duela gogorarazten dizuegu. Galdamesen ospatuko da azaroaren 4ean.

Izen ematea hurrengo estekan burutu dezakezue.

IZEN EMATEA

ARAUTEGIA

PROFIL

Bertan elkartuko gara.

ZILARREZKO DOMINA- MUNDUKI CURLING TXAPELKETA MISTOA

Federazio honetatik zorionak eman nahi dizkiogu Sergio Vez Labrador Basauriarrari, Kanadako Munduko Curling Txapelketan lortutako zilarrezko dominagatik.
Bizkaian izotz pista bat ez izateak beste lurralde batzuetara joatera (Araba eta Gipuzkoa) behartu du bere kirola praktikatzen jarraitzeko. Baldintza hauekin domina lortu izanak are eta meritu handiagoa suposatzen du.

Eskerrik asko Sergio.

MEDIKU ZIURTAGIRIA

Bizkaiko kirol sisteman euskararen erabilpena sustatzeko helburuarekin, beraien Lehiaketa Lizentzia tramitatzen duten pertsonei zuzenduriko mediku ziurtagiri modelo berria sortu dugu.

Hemen jaitsi dezakezue, ondoren azterketa burutuko dizuen medikuak bete dezan.

MEDIKU ZIURTAGIRIA

V. BIZKAIKO CANICROSS TXAPELKETA - I. BURDINEZKO MENDIAK BIDE BERDEA

Azaroaren 4an V. Bizkaiko Canicross Txapelketa ospatuko da Galdames udalerrian dagoen Burdinezko Mendiak Bide Berdean.

Aurreko edizioetan gertatu bezala, kirolari federatuek eta herrikoiek parte hartu ahalko dute.

Hurrengo estekan duzue izena emateko aukera:

IZEN EMATEA

ARAUTEGIA

PROFIL

+info ataleko "lehiaketak" orria izen ematea burutzeko orria eta Arautegia duzue eskura.

Anima zaitez!

HELBIDERATZEAGATIKO DESKONTUA

Denboraldi honetan zuen federazioetako txartelak helbideratzeagatik, deskontua lortuko duzuela jakinarazi behar dizuegu, aukeratutako modalitatearen arabera.

Informazio gehiago edukitzeko, jarri zaitezte kontaktuan gurekin, 94 441 10 63 telefonoan edo hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

DENBORALDI BERRIA

Irailaren 3erarik Aurrera gure ordutegia hurrengoa izango da:

Goizez 09:00etatik 13:00etarra - Arratsaldez 17:00etatik 20:00etara (ostiraletan izan ezik)

BIGARREN URTEURRENA

Gaurko egunez, Ignacio Ituarte Presidente maiteak Itzi gintuen duela bi irte. Federazio honenatik bizirik mantendu nah I dugu beer oroimena eta besarkada beep bat bidali beer Familia eta lagunei. 

Adiorikez, Ina. 

OPORRAK

Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu litezkeen gaietarako.

Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51 teléfono-zenbakian.

TXAPELKETA LIZENTZIEN BALIOZKOTASUNA

L Txartelen (Tzapelketa Lizentzia) baliozkotasuna ekainaren 30ean butatuko dela gogorarazi nahi dizuegu.

Istripu-aseguruaren estalduraren lehenengo agunetan babesik Gabe geratu ez zaitezen dagoeneko 2018-2019 denboraldirako balio duen Lizentzia berritudezakezuela jakinarazi bahi dizuegu.

CARLOS LASA AGURRA

Pasa den astelehenean 19 urtez Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteko presidentea izan den Carlos Lasa Herrán Jaunari omenaldia egin zitzaion.
Elkarteko ordezkariez gain, Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, kirol etxeko langileak eta beste hainbat kide hurbildu ziren.
Eskerrik asko zure lan guztiagatik Carlos!

UDAKO ORDUTEGIA

Estetik, abuztura arte, gure udako ordutegia honako hau izango da:

Astelehenetik ostirala 08:00etatik 13:00ak arte.

PRESIDENTETZARAKO HAUTESKUNDEAK

Behin hauteskunde prozesua bukatuta, atsegin handiz jakinarazten dizuegu maiatzaren 28an Gorka Martinez Salcedo Jn Federazio honetako Presidente izendatua izan dela.

ITZOZ GAINEKO IRRISTAKETARI AMAIERA

Pasa den igandean burutu genuen azken irteera Gasteizko izotz pistara. Partehartzaile guztien zainketa eta irakaskuntzan arduratu garenok guztiok ondo pasatu duzuela  espero dugu.

Hurrengo denboraldian ikusiko dugu berriz elkar.

ESKER ONAK

2017-2018 denboraldia amaituta, honako honen lankidetza eskertu gura ditugu:

- Bizkaiko Foru Aldundia - Kirolak.

- Gaztedi plana - Kutxabank.

- Fórum Sport.

- Herri Irratia - La flor de la canela.

Eskerrik asko zure konfiantzagatik.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).