ZOZKETA 2020-2021
Asteburuko zozketaren emaitza ikusgai duzue.
Egungo egoerak iraun arte, irteera batzuk ezingo dira aurreikusitako datetan burutu. Federaziotik data alternatiboak bilatuko ditugu, beti ere agintarien oniritziarekin.
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Asteburuko zozketaren emaitza ikusgai duzue.
Egungo egoerak iraun arte, irteera batzuk ezingo dira aurreikusitako datetan burutu. Federaziotik data alternatiboak bilatuko ditugu, beti ere agintarien oniritziarekin.
Kirola pandemia honen kaltedun handienetako bat izaten ari da, kostu ekonomiko handirekin, baina kezkagarriena giza kostua da, batez ere haurren artean; izan ere, martxotik ia ezin dute kirol-jarduera arauturik egin, eta horrek haurren osasun fisikoa eta mentala kaltetzea dakar. Oso gogor lan egin dute klubek, elkarteek eta federazioek gure agintariek Covid-19ri eusteko eskatzen dituzten protokoloetara egokitzeko, baina badirudi hori guztia ez dela nahikoa.
Egiaztatu da irailean ikastetxeetara aurrez aurre bueltatzearen aldeko apustua positiboa izan zela; eta ondorioz federazio honek kirol federatuaren eta eskola-kirolaren aldeko apustua egiteko egindako ekimen guztiak babestu nahi ditu. Espero dezagun laster egoera hau aldatzea.
Abenduaren 14tik 19ra outlet azoka bat ospatuko da Bilbon eta uste dugu interesgarria izan daitekela zuentzat. Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioko karneta erakutsiz gero, %10eko deskontu gehigarria izango duzue %50eko deskontua gainditzen ez duten artikuluetan. Estekan duzue informazio zehatza.
Bizkaiko Neguko Kirol Federazioak Euskal Herriko lau Kirol Elkarteek prestatutako dokumentuari atxikitzen zaio.
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Federazio honek Asfedebi deklarazioari atxikitzen dio.
Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile ikastaroaren (EKML) informazioa eransten dizuegu. Titulazio eta formakuntza ofizial bat lortu nahi dutenentzako aukera bikaina dela deritzogu.
Covid-19aren aurrean hartutako neurrien ondorioz, elurretarako irteeretako aurretiako izen-emate datak aldatu egin dira, orain azaroaren 2tik 30era izango direlarik.
Denboraldi honetan gehienez eskola adineko 3 kirolarik ahalko dute aurretiako izena eman, guztiak sexu berekoak izan beharko direlarik.
Gogorarazten dizuegu TM, TM1 eta TM2 federazio-txartelak irailaren 30ean amaitzen direla. Denboraldi osoan zehar egin ditzakezuen estaldurak dituzuenez, berritzea eta asegurua indarrean izatea gomendatzen dizuegu.
Online berritu ditzakezue, gure webgunean: www.fvdi.eus, edo 94 441 10 63 telefonora deituz.
Aurreko denboraldietan bezala, deskontua lor dezakezue federazio-txartelak helbideratzen badituzue. Epea irailaren 15etik azaroaren 15era bitartekoa da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 94 441 10 63 telefonora deituz.
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardialo persona bat egongo da sortu letezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA