
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Candanchú-ok neguko estazioaren itxieraren iragarkiaren aurrean Euskal Federazioa, Arabakoa eta Bizkaikoa baterako komunikatua egin dugu "No al Cierre de Candanchú".
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardialo persona bat egongo da sortu letezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51.
Denboraldian zehar ahalegin guztiak egin ditugu Eskola Kiroleko izotz eta elurretako irteerak burutzeko, baina zoritxarrez ezin izan dugu bat bere ere aurrera eraman. Datorren denboraldia ilusio bereziarekin ari gara prestatzen eta espero dugu pandemia kontrolatuagoa egotea eta agintariek gure irteeretan arriskurik ez ikustea.
Eskuragarri duzue Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroaren edizio berri baten informazio guztia. Ikastaro hau Eskola Kirolean dabiltzan eta titulazio ofizial bat lortu nahi duten guztiei dago zuzendua.
https://asfedebi.eus/eu/berriak/3518-eskola-kiroleko-monitore-laguntzailearen-ikastaro-ofiziala-3
Eski denboraldia amaitu da, hau pandemiak markatu du (beste guztia bezala). Estazio askok ez dituzte ateak ireki, eta hala egin dutenek oso diru-sarrera txikiak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta. Espero dezagun datorren denboraldirako egoerak hobera egitea, gure agintariek joan-etorriak arriskutzat ez hartzea eskiatzera joan ahal izateko, eta horrela gure kirol zuriaz gozatu ahal izatea.
Federazio honek Sergi Puig Pol (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolaria eta bere talde osoa zoriondu nahi ditu, Alpeetako Lekkarodeko lasterketan parte hartzeagatik. Lasterketa hau etapaka egiten da eta bederatzi eguneko iraupena du. Lasterketaren zati batean kategoriako hirugarren postuan kokatu ziren, eta etapa batzuetan bigarren ere izan ziren. Azkenean, laugarren postuan bukatu zuten, urte ezohikoan entrenamendurik ez izateak eragina izan baitzuen, hala ere, etorkizun oparoa izango duen talde gazte baten emaitza bikaina da.
Zorionak Sergi.

Gogorarazten dizuegu, federatuak zaretenez, azterketa mediko bat egin dezakezuela prezio berezi batean, kirol-jarduera seguru bat egiteko duzuen gaitasuna zehaztu ahal izateko.
Zuen interesekoa bada, gure elkartearen orrian kontsulta ditzakezue azterketak, prezioak eta abar: www.asfedebi.eus.
Pasa den larunbatean, martxoak 13, jokatutako I Bizkaiko, Euskadi eta Nafarroako Txapelketen emaitzak ikusgai dituzue.
Aipatzekoa Juan Antonio De Regil Cantero gure kirolariaren parte-hartzea, 85 urterekin oraindik ere lehiatzen jarraitzen baitu.

Asteburu honen jokatu da Espainiako Lur Gaineko Mushing txapelketa Ólvegan (Soria). Gureen artena, bi emaitz handi izan ditugu, Jon Gonzalezen lehen postua-DS2 maila-(Zazpi Lagun) eta Daniel Arenas Fidalgoren lehen postua-DBMV_ maila (Zuzen Adventure).
Zorionak Jon, Daniel eta parte hartu zuten gainontzeko kirolariei ere.


Tamalez, denboraldi honetan, eskola kiroleko partaideek lehiatu ezin dutenez, eta mugikortasunaren murrizketen ondorioz, ezin izango dugu gure Bizkaiko Txapelketa orain arte bezala egin.
Hurrengo Zuzendaritza Batzordean Euskal Federazioarekin batera kategoria absolutuei zuzendutako txapelketa bat egiteko aukera aztertuko dugu. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.
Momentuz Eskola Kiroleko hastapen eta josteta jarduerak bertan behera jarraitzen dute eta zoritxarrez ez dirudi momentuz egoera honek aldaketarik izango duenik. Federazio honetan, egoera hau iraultzea ekarriko duten aldaketen zain jarraituko dugu, ea posible zaigun zuen seme-alabei eskiatzeko edo izotz gaineko irristaketa praktikatzeko aukera izango dutela laister esatea.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA