0006.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue.

2015-2016 ZOZKETA

NAGUSIEK

TXIKIEK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako parte hartzeko aukera daukazue.

FEDERAZIOA HERRI IRRATIAN

Larunbatero Herri Irratian, Iñaki Astigarragaren La Flor de la Canela programan eta 9:20etan, eguraldiaren informazioa, elurraren egoeraren berri eta Candanchurekiko konexoioa Eskola Kirolaren ieteeren azken ordua ezagutzeko.

ESTAZIOEN IREKIERA

Gaurtik aurrera, hainbat estazio astebururako irekita egongo direla baieztatu digute, besteak beste: Baqueira, Formigal, La Molina, Vallnord eta GrandValira. Okzitaniako (Frantziako) Pirineoan Cautares (Cauterets) herriko estazioa irekita egongo dela baieztatu digute. Eguraldiak gure aldekoa izaten jarraituko duelakoan, zerutik jausitakoarekin eta kanoiek botatakoarekin Sortzez Garbiko jaizubi bikaina edukitzea espero dugu.

ELURRA HELDU DA

Azkenenean, asteburu honetan elurra Pirinioetan izango dela ematen du. Dena den, badirudi praktikatzeko moduko gutxieneko elur-geruza astelehen eta igande bitartera arte ez dugula edukiko.
Espero dugu neguaren behin betiko hasiera izatea eta hotzari esker kanoiak erabiltzeko aukera edukitzea; elur nahikoa metatuta, Sortzez Garbiaren jaiegunean (abenduaren 8an) edo lehenago ere ondo pasatzeko moduan egoteko.

OHAR GARRANTZITSUA - ELUR ETA IZOTZETARAKO IRTENALDIAK

Izena emateko sistema berria dela eta, hurrengo denboraldian, azaroaren 18an, elurretara joateko eguneko irtenaldiei dagokienez, eta abenduaren 10ean izotz-pistara joateko eguneko irtenaldietarako, epea 15:00etatik aurrera hasiko da.

Aldaketa horrek ekar litzakeen arazoak direla eta, barkamena eskatu beharrean gaude baina plataforma informatikoa ordu horretarako programatuta dago.

 

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).