0006.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

BIZKAIKO ALPETAR ESKI TXAPELKETA

Hurrengo asteazkenean erreferentziazko proban izena emateko epea amaituko dela gogorarazi nahi dizuegu.

Informazio + “Lehiaketak” atalean, inskribatutako-zerrenda kontsulta dezakezue.

BIZKAIKO TXAKURKROSS IV TXAPELKETA

Lehengo igandean, otsailaren 21an, Gorlizen egin zen Bizkaiko IV Txakurkross Txapelketa.

Parte-hartzaile guztiei bertara etortzea eta haien kemen kutsakorra eskertu nahi diegu.

Probaren emaitzak kontsultatu ahal dituzue "+info"- "Lehiaketak" atalean.

GORLIZKO TXAKURKROSA. IZENA EMATEKO EPEA LUZATU DA.

Bizkaiko Txakurkroseko IV. Txapelketan izena emateko epea hurrengo ostiralaren (otsailak 19) 12:00ak arte luzatu dela jakinarazi nahi dizuegu.

BIZKAIKO TXAKURKROS IV. LEHIAKETA GORLIZEN

Otsailaren 21ean, Txakurkros Txapelketaren laugarren edizioa izango dela gogorarazi nahi dizuegu.
Gogoan izan proba irekia dela (Herrikoia) lehiatzeko lizentziadunak diren kirolarientzat eta lizentzia eduki gabe, modalitatea maite dutenentzat.
Informazio + “Lehiaketak” atalean, probaren informazio guztia daukazue eta posta elektronikoz izena eman dezakezue.
Gorliz herri ederra zain duzue.

TXAPELKETAREN ATZERAPENA BIZKAIKO ALPETAR TXARPELKETA ETA DATA BERRIA

Asteburu honetarako aurreikusitako baldintza meteorologiko txarrak direla eta, gure Txapelketa atzeratu behar dugu. Otsailaren 27an ospatuko dugu.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).