0011.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

ESPAINIAKO SNOWBOARD TXAPELKETA (SBS)

Aritza Atutxa Olmos gure kirolariak bigarren postu bikaina lortu du pasa den Apirilaren 11n, Sierra Nevadan ospatutako Espainiako SBS Txapelketan.

Zorionak Aritza.

IZOTZETARAKO IRTEERAK

Urtero legez, Aste Santuko jaiak gertu ditugunean, izotzetarako irtenaldiak behin behinekoz etengo ditugu eta maiatzaren 7etik Aurrera berriro hasiko gara.

Oso ondo pasa oporretan eta, amaitutakoan, berriro egongo gara elkarrekin.

ESTATUKO ESKI-ALPETAR ABSOLUTUKO TXAPELKETA

Esporteko estazioan apirilaren 7an, 8an eta 9an ospatutako Estatuko Txapelketa Absolutuan, Juan Del Campo Hernándezek emaitza oso ona lortu du.

Juanek 1. postua lortu zuen Slalom Erraldoiko modalitatean eta 2. postua S. Erraldian.

Zorionak Juan.

ESPAINIAKO MASTER TXAPELKETA

Gure kirolariek lan bikaina egin dute Formigalen ospatutako Espainiako Master Txapelketan. Guztira 8 domina eskuratu dituzte, Urrezko4, Zilarrezko 3 eta Brontzezko 1.

Federazio honek beraien, lana, ekitea eta betez ere beraien gogoa eskertu nahi die.

Eskerrik asko Pancho Sainz-Vizcaya, Jesús Apraiz, Oscar Iriarte, Javier Ibarra, Carlos Borchers, Alejandro Borchers, Jose Artiach, Patricia Urrutia, Yago Moreno eta Daniel Sánchez.

2016-2017 DENBORALDIA

Elur denboraldia bukatzear da. Estazio batzuek igande honetan itxiko dituzte ateak eta beste batzuek pixkanaka ixten joango dira denboraldiko behin betiko itxiera arte. Sorpresarik ezean, itxiera hori apirilaren 23an izatea aurreikusten da.

Data hori heldu arte espero dugu eguraldiak laguntzea eta jaitsiera batzuez gozatzeko aukera izaten jarraitzea.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).