0006.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

2019 DENBORALDIA

Denboraldiak aurrera jarraitzen du. Elur falta dela eta berandu hasi zen denboraldia eta naiz eta ondoren elurteak etorri, egun geruza zuri berrien falta somatzen hasiak gara.

Momentuz ez dago prezipitazio berrien aurreikuspenik, eta denboraldia Aste Santuan istea bermatuko liguketen elurteen faltan gaude, data hori baita estazio guztiei iristea gustatuko litzaiekeena.

ELURRETARA IRTEERAK

Elur faltagatik atzeratutako irteerako data hauetan burutuko dira:

Abenduak 26-27-28……………..martxoak 15-16-17
Urtarrilak 11-12-13………………martxoak 22-23-24
Urtarrilak 18-19-20………………martxoak 29-30-31

AINGERU GARAY FERNÁNDEZ – JUNIOR MUNDIALAK

Aingeru Garay Fernandez, Loma Verde Klubeko kirolaria zoriondu nahi dugu Junior Mailako Munduko Eski Alpinoko Txapelketan parte hartzeko hautatua izateagatik. Txapelketa Val Di Fassan (Italia) jokatuko da hilabete honetako 18tik 27ra.

Zorionak Aingeru.

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ - TOP 30

Bikain ibili da Juan Del Campo Hernandez (Euro-Ski)  gure kirolaria Areko (Suedia) Eski Alpinoko Salalomean. Juanek 27. Postuan sailkatzea lortu zuen.

Zorionak eta jarraitu horrela.

ALPINOKO BIZKAIKO TXAPELKETA- DATA BERRIA

Pasa den otsailaren 2an baldintza meteorologikoengatik atzeratu genuen txapelketa martxoaren 31n burutuko dela jakinarazten dizuegu.
Izen ematea burutu zuten pertsonek ez dute berriz egin behar, gainontzekoek bai.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).