MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8a "Emakumeen Nazioarteko Eguna" izango dela eta, Emakundek, hiru Foru Aldundiekin eta EUDELekin batera, sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi du, eta Federazio honek bat egin du kanpainarekin, "Eman lekua berdintasunari. Jarrai dezagun emakumeen eskubideen alde egiten esparru guztietan ".
Kanpainak gogorarazi nahi du, azken hamarkadetan berdintasunean aurrerapen asko egin diren arren, berdintasuna ez dela lorpen bermatu bat, baizik eta egunero zaindu, babestu eta zabaldu behar den espazio bat.
Egin dezagun aurrera berdintasunean!!



