LEHENDAKARIAREN HERIOTZA
Pasaden zapatuan Ignacio Ituarte Landa gure Lehendakaria hil zen. Lerro hauen bidez Federazioan egin zuen lan bikaina eskertu nahi dugu, hasieran Lehendakariorde gisa eta, ondoren, Lehendakari lez. 30 urte baino gehiagoko lan boluntarioa izan da. Haren jardunaren aztarna betiko geratuko da gure artean.
Haren senideei gure besarkada beroa helarazi gura diogu.
Gogoan zaitugu, Ina.
Hileta-meza, abuztuaren 22an, astelehenean, Agustindarren Elizan (San Jose plaza, 1) 20:15ean.


