IZOTZETARAKO IRTEERAK
Lehengo igandean Gasteizko (Bakh) izotz-pistara programatutako azken irteeretariko bat egin zen. Lau hilabete biziak izan dira, parte-hartzea handia eta, batez ere, ikasi eta ondo pasatzeko gogo handia egon dira. Hurrengo denboraldian berriro elkartuko garelakoan gaude.
Ez dugu agur esan gura aldez aurretik pistaren langileek emandako tratu onagatik eskerrak eman barik, hala gure lana errazagoa izan da eta.


