ESKOLA KIROLEKO IRTENALDIAK
Hurrengo asteburuan amaituko dira asteburuko irtenaldiak Candanchura egingo dugunarekin. Denboraldia zaila izan dugu, izan ere, elurrik ez da egon. Hori dela eta, hainbat irtenaldi atzeratu behar izan dugu, aurreikusita geneukan programa osoa azkenean egitea lortu den arren. Hurrengo asteburuan eguraldi ona izanda gustura egoteko moduan egongo garela espero dugu.
Irristatzera joateko irtenaldiei dagokienez, oraindik hiru egin behar ditugula gogorarazi nahi dizuegu.


