2015-2016 DENBORALDIA
Ez da oso denboraldi ona izan, tenperatura handien ondorioz gure estazioetan elur gutxi geratu delako. Horietako batzuetan gogor lan egin ahal izan zuten abenduan eta ondo eskiatzeko moduan prestatu zituzten pistak. Beste batzuk ezin izan zuten hala egin eta ezinean ibili dira, batzuetan itxita eta beste batzuetan, ostera, eskiatzeko kilometro gutxi eskainita.
Kirol honetan erabat naturaren menpe egoten garenez gero, hurrengo denboraldian egoera hobetzea espero dezagun baina, hura heldu bitartean, goza dezagun denboraldi honetako azken zatiaz.


