ESTAZIOEN IREKIERA
Gaurtik aurrera, hainbat estazio astebururako irekita egongo direla baieztatu digute, besteak beste: Baqueira, Formigal, La Molina, Vallnord eta GrandValira. Okzitaniako (Frantziako) Pirineoan Cautares (Cauterets) herriko estazioa irekita egongo dela baieztatu digute. Eguraldiak gure aldekoa izaten jarraituko duelakoan, zerutik jausitakoarekin eta kanoiek botatakoarekin Sortzez Garbiko jaizubi bikaina edukitzea espero dugu.


