ELURRA HELDU DA
Azkenenean, asteburu honetan elurra Pirinioetan izango dela ematen du. Dena den, badirudi praktikatzeko moduko gutxieneko elur-geruza astelehen eta igande bitartera arte ez dugula edukiko.
Espero dugu neguaren behin betiko hasiera izatea eta hotzari esker kanoiak erabiltzeko aukera edukitzea; elur nahikoa metatuta, Sortzez Garbiaren jaiegunean (abenduaren 8an) edo lehenago ere ondo pasatzeko moduan egoteko.


