
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Datorren otsailaren 7an, 18:00etatik aurrera, Euro-Ski Klubak Juan Del Campo gure kirolaria omenduko du, otsailaren 8tik 25era Pyeongchangen (Hego Korea)ospatuko diren Neguko Joko Olinpikoetara joan aurretik.
Ekitaldia Estraunza 2-4 kalean dagoen Euro-Sport dendan izango da. Bertan, hitzaldi labur bat emango du eskiatzaile gazteei zuzendua eta autografoak sinatuko ditu.
Bidaia ona izan Juan eta goza ezazu esperientziaz.

Otsailaren 10an Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Bizkaiko Txapelketa egingo da.
Araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi:
Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue.
2017-2018 ZOZKETA
Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.
Pasa den ostiralean, Eskola Kirolean burutzen ditugun irteeren (izotz eta elurretara) 20. Urteurrena ospatu genuen. Ekitaldian izan ziren besteak beste Federazio honetako Presidentea (Gorka Martinez), Izotz arduraduna (Ainhoa Galdeano), Elur arduraduna (Juantxu Narro), Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak (Carlos Sergio eta Javier De María) eta nola ez, 1997tik gaur egunera arte, 20 urte hauetan irteera hauek burutzea posible egin dituzten protagonista nagusiak: monitoreak. Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu egiten duten lana eta daukaten ilusioagatik.
Datozen hogei urteetan ere lanean jarraituko dugu.

Datorren Urriaren 18tik Azaroaren 16a arte asteburuko irteeretako aurre-inskripzioak egin ahalko direla jakinarazten dizuegu. Aurreko urteetan egin bezala, plazak zozketa bidez emango dira.
Izotz gaineko irristaketako izen emateak abenduaren 11-n hasiko dira eta izen emate ordena jarraituz emango dira.
Denboraldi honetan zuen federazioetako txartelak helbideratzeagatik, deskontua lortuko duzuela jakinarazi behar dizuegu, aukeratutako modalitatearen arabera.
Informazio gehiago edukitzeko, jarri zaitezte kontaktuan gurekin, 94 441 10 63 telefonoan edo hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Halaber, hilaren 30an txartelan estaldua amaituko dela gogorazi behar dizuegu, badaukazue zuen esku "Federakuntza Txartel" atalaren barruan, informazio guztia.
Halaber, denboraldi honetako hobekuntza bezala E1 Eskola Txartelen asistentzia estaldurak, gainontzeko modalitateen berdinak izango dira.
Gura izanez gero, 2017-2018 denboraldirako balio dutenak dagoeneko eskuratu dizakezue.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA