
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Federazio honetatik zorionak eman nahi dizkiogu Sergio Vez Labrador Basauriarrari, Kanadako Munduko Curling Txapelketan lortutako zilarrezko dominagatik.
Bizkaian izotz pista bat ez izateak beste lurralde batzuetara joatera (Araba eta Gipuzkoa) behartu du bere kirola praktikatzen jarraitzeko. Baldintza hauekin domina lortu izanak are eta meritu handiagoa suposatzen du.
Eskerrik asko Sergio.

Bizkaiko kirol sisteman euskararen erabilpena sustatzeko helburuarekin, beraien Lehiaketa Lizentzia tramitatzen duten pertsonei zuzenduriko mediku ziurtagiri modelo berria sortu dugu.
Hemen jaitsi dezakezue, ondoren azterketa burutuko dizuen medikuak bete dezan.
Azaroaren 4an V. Bizkaiko Canicross Txapelketa ospatuko da Galdames udalerrian dagoen Burdinezko Mendiak Bide Berdean.
Aurreko edizioetan gertatu bezala, kirolari federatuek eta herrikoiek parte hartu ahalko dute.
Hurrengo estekan duzue izena emateko aukera:
+info ataleko "lehiaketak" orria izen ematea burutzeko orria eta Arautegia duzue eskura.
Anima zaitez!
Denboraldi honetan zuen federazioetako txartelak helbideratzeagatik, deskontua lortuko duzuela jakinarazi behar dizuegu, aukeratutako modalitatearen arabera.
Informazio gehiago edukitzeko, jarri zaitezte kontaktuan gurekin, 94 441 10 63 telefonoan edo hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu litezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51 teléfono-zenbakian.
Pasa den astelehenean 19 urtez Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteko presidentea izan den Carlos Lasa Herrán Jaunari omenaldia egin zitzaion.
Elkarteko ordezkariez gain, Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, kirol etxeko langileak eta beste hainbat kide hurbildu ziren.
Eskerrik asko zure lan guztiagatik Carlos!

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioako Hauteskunde Batzarrak jakinarazi nahi du hauteskunde prozesua hasi egin dela. Aurtengo maiatzaren 10an hautatuko dira Batzar Nagusiko kideak eta 2018ko ekainaren 13an amaituko da prozesua Lehendakaria aukeratzen denean.
Kirol Klub eta Elkarteen Atala
Kirolarien Atala
Teknikarien Atala
Epaileen Atala
Aste burua hurbiltzen doa eta horrekin batera denboraldiaren itxiera. Estazio gehienek Pazko asteko igandean itxiko dituzte asteak. Eguraldiari dagokionez, elurte handiak izan ditugu eta eguzkia apenas ikusi dugu. Badirudi aste santuak antzera jarraituko duela. Garrantzitsuena ondo pasatzea da eta batez ere denboraldia istripurik gabe bukatzea, beraz arreta mantendu.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA