
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Joan den asteburuan amaitu genituen Gasteizko izotz pistarako irteerak. Elur-irteerekin gertatu zen bezala, izotz-irteeretan ere ez da gorabehera garrantzitsurik izan, eta, zorionez, Covid-ak tregoa bat eman digu, eta programatutako irteera guztiak ere egin ahal izan ditugu.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta datorren denboraldira itxarongo dizuegu.
Joan den asteburuan amaitu ziren elurretarako irteerak. Hasiera zalantzazkoa izan den arren, covid-ak eragindako murrizketengatik, azkenean programatutako irteera guztiak egin ahal izan dira. Azpimarratu behar dugu ez dela gertakari aipagarririk izan eta ikasleek gure kirolaz gozatu ahal izan dutela.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta datorren denboraldira itxarongo dizuegu.
Bizkaiko Foru Aldundiak, egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Eskola Kirola programako lehiaketak geldiarazi ditu urtarrilaren 10etik 28ra. Neurri horrek, ordea, ez du eraginik Eskola Kirola programako gainerako hastapen- eta jolas-jardueretan (horien artean daude gure elur-irteerak eta izotz-irteerak), eta orain arte bezala egingo dira.
Jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 13tik 23ra hitzordu berri bat izango dugula Bilboko Outlet elur azokarekin. Federatu-txartela eramaten baduzue, % 10 gehiago lortu ahal izango duzue % 50eko deskontua gainditzen ez duten artikuluetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:
Federazio honetatik Sergi Puig Pol eta Jon González García (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolariak zoriondu nahi ditugu, distantzia ertaineko Espainiako Txapelketan (MDDR) eta Sprint (DS2) lortutako bigarren postuagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaiko Federazioko kide diren gainerako kirolariei.

Asteburuko eta Gabonetako irteeretarako zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:
Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA