0008.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

2022KO HAUTESKUNDEAK

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioako Hauteskunde Batzarrak jakinarazi nahi du hauteskunde prozesua hasi egin dela. Aurtengo maiatzaren 12an hautatuko dira Batzar Nagusiko kideak eta 2022ko ekainaren 15ean amaituko da prozesua Lehendakaria aukeratzen denean.

ESKOLA-KIROLEKO IRTEERAK

Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu elurretako eta izotzetako begiraleei, gure begiraleak, parte hartzen duten ikasleekin batera, gure Eskola Kirolaren benetako protagonistak baitira.

ESKOLA KIROLA

Joan den asteburuan amaitu genituen Gasteizko izotz pistarako irteerak. Elur-irteerekin gertatu zen bezala, izotz-irteeretan ere ez da gorabehera garrantzitsurik izan, eta, zorionez, Covid-ak tregoa bat eman digu, eta programatutako irteera guztiak ere egin ahal izan ditugu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta datorren denboraldira itxarongo dizuegu.

2022 LEKKAROD

Federazio honetatik Sergi Puig Pol (Zazpi Lagun) gure kirolaria zoriondu nahi dugu Lekkaroden, Frantziako Alpeetan, ospatu zen Open 6 txakur mailako Munduko Kopan lortutako hirugarren postuagatik.

Zorionak Sergi.

ESKOLA KIROLA

Joan den asteburuan amaitu ziren elurretarako irteerak. Hasiera zalantzazkoa izan den arren, covid-ak eragindako murrizketengatik, azkenean programatutako irteera guztiak egin ahal izan dira. Azpimarratu behar dugu ez dela gertakari aipagarririk izan eta ikasleek gure kirolaz gozatu ahal izan dutela.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta datorren denboraldira itxarongo dizuegu.

GERRARIK EZ

    GERRARIK EZ - NO A LA GUERRA

MOVISTAR ESPAINIAKO KOPA SX-SBX 2021-2022

Juan Ilarduya Vijande (Loma Verde) gure kirolaria zoriondu nahi dugu, Movistar Espainiako Kopan SX modalitatean lortutako hirugarren postuagatik.

Zorionak Juan.

ELURTE BERRIAK

Denbora asko igaro ondoren, elurra itzuli da Pirinioetako eski-estazioetara. Hau albiste ona da neguko kirolak maite dituztenentzat, honek elur falta nabaritzen hasiak ziren pisten kalitatea hobetuko baitu.

BIZKAIA, EUSKADI ETA NAFARRAKO TXAPELKETA

Pasa den larunbatan gure Alpino Txapelketa egin genuen Astunen. Emaitzak gure webgunean kontsulta ditzakezue: "+info" - "lehiaketak".

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Datorren urtean ere zain izango gaituzue.

ESKI ALPETARKO BIZKAIKO TXAPELKETA

Irteerako antolaketa kontsultateko: "+info" - "lehiaketak".

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Otsailaren 6an Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Biakaiko Txapelketa egingo da.

"+info" "lehiaketak" sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.

ESKOLA KIROLA

Bizkaiko Foru Aldundiak, egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Eskola Kirola programako lehiaketak geldiarazi ditu urtarrilaren 10etik 28ra. Neurri horrek, ordea, ez du eraginik Eskola Kirola programako gainerako hastapen- eta jolas-jardueretan (horien artean daude gure elur-irteerak eta izotz-irteerak), eta orain arte bezala egingo dira.

EGUBERRI ON

OUTLET AZOKA

Jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 13tik 23ra hitzordu berri bat izango dugula Bilboko Outlet elur azokarekin. Federatu-txartela eramaten baduzue, % 10 gehiago lortu ahal izango duzue % 50eko deskontua gainditzen ez duten artikuluetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:

OUTLET AZOKA

ESPAINAKO TXAPELKETA (SPRINT ETA DISTANTZIA ERTAINA)

Federazio honetatik Sergi Puig Pol eta Jon González García (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolariak zoriondu nahi ditugu, distantzia ertaineko Espainiako Txapelketan (MDDR) eta Sprint (DS2) lortutako bigarren postuagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaiko Federazioko kide diren gainerako kirolariei.

LURRETARAKO IRTEERAK ZOZKETA

Asteburuko eta Gabonetako irteeretarako zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

NAGUSIAK

TXIKIAK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

ELURRA DATOR!

Albiste onak neguko kirolak maite dituztenentzat. Lehen elurteak erori dira eta mendiak zuriz estaltzen hasi dira. Espero dezagun joera horrek jarraitzea eta Inmaculadako zubirako eski-estazio guztiak ireki ahal izatea, horrela gure kirolaz gozatu ahal izateko.

2021-2022 LEHIAKETAK

Zorionan eman nahi ditugu Juan Del Campo Hernández eta Aingeru Garay Fernández gure kirolariak, eski alpinoko 2021 – 2022 Denboraldi Olinpikoko Talde Nazionaletan parte hartzeko hautatuak izan baitira.
Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ahaleginagatik eta zorte ona opa.

ELURRETARA IRTEERA 2021-2022

Gogorarazten dizuegu urriaren 13tik azaroaren 11ra bitartean elurretarako irteeretarako aurretiako izen ematea zabalik izango dela. Aurretiako izen emateak gehienez 3 pertsonez osoturiko taldeetan egin ahalko dira, hauek sexu berekoak izan beharko direlarik.

CANDANCHÚ ZABALIK

Albiste onak elur zaletuontzat. Hainbat hilabetez zalantzaz izanez gero Candanchuk ateak zabalduko ditu. Denboraldi berria elurrez betea izatea baino ez zaigu geratzen.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).