0010.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

LEKKAROD 2021

Federazio honek Sergi Puig Pol (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolaria eta bere talde osoa zoriondu nahi ditu, Alpeetako Lekkarodeko lasterketan parte hartzeagatik. Lasterketa hau etapaka egiten da eta bederatzi eguneko iraupena du. Lasterketaren zati batean kategoriako hirugarren postuan kokatu ziren, eta etapa batzuetan bigarren ere izan ziren. Azkenean, laugarren postuan bukatu zuten, urte ezohikoan entrenamendurik ez izateak eragina izan baitzuen, hala ere, etorkizun oparoa izango duen talde gazte baten emaitza bikaina da.

Zorionak Sergi.

AZTERKETA MEDIKOAK

Gogorarazten dizuegu, federatuak zaretenez, azterketa mediko bat egin dezakezuela prezio berezi batean, kirol-jarduera seguru bat egiteko duzuen gaitasuna zehaztu ahal izateko.
Zuen interesekoa bada, gure elkartearen orrian kontsulta ditzakezue azterketak, prezioak eta abar: www.asfedebi.eus.

ESPAINIAKO LUR GAINEKO MUSHING TXAPELKETA

Asteburu honen jokatu da Espainiako Lur Gaineko Mushing txapelketa Ólvegan (Soria). Gureen artena, bi emaitz handi izan ditugu, Jon Gonzalezen lehen postua-DS2 maila-(Zazpi Lagun) eta Daniel Arenas Fidalgoren lehen postua-DBMV_ maila (Zuzen Adventure).

Zorionak Jon, Daniel eta parte hartu zuten gainontzeko kirolariei ere.

BIZKAIKO TXAPELKETA

Tamalez, denboraldi honetan, eskola kiroleko partaideek lehiatu ezin dutenez, eta mugikortasunaren murrizketen ondorioz, ezin izango dugu gure Bizkaiko Txapelketa orain arte bezala egin.
Hurrengo Zuzendaritza Batzordean Euskal Federazioarekin batera kategoria absolutuei zuzendutako txapelketa bat egiteko aukera aztertuko dugu. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Momentuz Eskola Kiroleko hastapen eta josteta jarduerak bertan behera jarraitzen dute eta zoritxarrez ez dirudi momentuz egoera honek aldaketarik izango duenik. Federazio honetan, egoera hau iraultzea ekarriko duten aldaketen zain jarraituko dugu, ea posible zaigun zuen seme-alabei eskiatzeko edo izotz gaineko irristaketa praktikatzeko aukera izango dutela laister esatea.

ALPINO TXAPELKETAKO DATA BERRIA

Azken murrizketen ondorioz, Alpinoko Bizkaiko txapelketa atzeratu beharrean gara. Libre dugun hurrengo data otsailaren 28a da (igandea).
Espero dugu pandemia honek atseden pixka bate matea eta txapelketa aurrera eramateko moduan egotea, hori baita guztiok espero duguna.

IZOTZ GAINEKO IRRISTAKETA IRTEERAK

Egungo egoeraren ondorioz, ezinezkoa zaigu programatutako izotz gaineko irristaketa datetako batzuetan irteerak egitea.
Federazio honetatik, lanean jarraitzen dugu eta gure jarduerak berriz ere egiteko moduan gaudenean data alternatiboak bilatuko ditugu eta jakinean izango zaituztegu.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).