0010.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

BIZKAIKO TXAKURKROSS TXAPELKETA GORLIZEN

Otsailaren 21an, gorlizen egingo da Bizkaiko IV Txakurkross Txapelketa.

Hurrengo estekan izena eman dezakezue.

2016 BIZKAIKO IVGO TXAKURKROSS TXAPELKETA GORLIZEN.

Info+ "Lehiaketak" atalean ere izena emateko eskabidea eskuratu eta Arautegia ahal izango duzue.

Badakizuenez, proba hau, alde batetik, Federatuentzat (Federazioetako Lizentzia) izango da, eta besterik, nahi duten guztientzat.


Zatozte!

ESKOLA KIROLAK IRTEERA

2016/01/15 Termibús irteera (19:00 etan).

Aste buruko eski alpetarra.................................12 nasa.

HURRENGO TXAPELKETAK

Otsailean Bizkaiko Txapelketak egingo ditugu.Alpetar Eskiaren Txapelketa Astuneko estazioan otsailaren 6an eta Txakurkroseko Bizkaiko IV. Txapelketa Gorlizen otsailaren 21ean.Jarduera horien eta izena emateko moduaren berri ematen ibiliko gara.

SUSPENSIÓN SALIDAS NIEVE

Debido a la meteorología adversa, informamos que las salidas de nieve previstas para el 8-9-10 y 9  de enero quedan suspendidas.

Esta Federación buscará juntamente con Candanchú fechas alternativas que se harán saber a las personas afectadas por la suspensión.

NAZIOARTEKO LEHIAKETA

Juan Del Campo Hernandezek 18. postua lortu du Europakp Kopatu Slalomean.

Zorionak Juan

ELURRA HELDU DA

Erregeentzako gutuna emankorra izan dela ematen du eta azkenean elurra daukagu. Aste honetan horrela jarraitzea eta tenperatura pare bat gradu jaistea espero dugu, ateri egon dadin.Kostata baina aste honetan eta hurrengoan euria egingo duela ematen du.Espero dezagun eroritako elur guztia aprobetxatzeko aukera izatea eta denboraldiaren amaieraraino dena zuri-zuri geratzea.

ERREGE MAGOENTZAKO GUTUNA

Errege agurgarriok:

Denboraldi honetan opari bakarra eskatuko dizuegu. Elur-meta handia ekarri ahal diguzue?... metro erdiko geruza batekin, gutxi gorabehera, nahikoa izango genuke.
Egia esan, denboraldi hau gogor samarra da, oraindik irekitzerik izan ez duten estazioak eta elurrari lotutako negozioak, dendak, alokairuak, tabernak eta beste daude. txarto pasatzen ari dira, horregatik premiaz behar zaituztegu.
Botak jantzita zuen zain gaude, eskerrik asko aldez aurretik.

PD: aurten salbuespena egiteko aukera baldin baduzue, ekarri mesedez oparia aldez aurretik, urtarrilaren bian edo hiruan, gutxi gorabehera. Benetan eskertuko dizuegu hala egingo bazenute.

ELURRETARAKO IRTEERA BERTAN BEHERA

Eguraldi zaharra dela abenduaren 29ako aurreikusita zegoen elurretarako irteera bertan behera geratu da.

Federazio honek veste data bat bilatuko du, Candanchuko batera, suspentsioak eragindako pertsonei jakinaraziko diena.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue.

2015-2016 ZOZKETA

NAGUSIEK

TXIKIEK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako parte hartzeko aukera daukazue.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).