0014.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

2015-2016 ELUR DENBORALDIA

Euro-Ski Klubak 2015-2016 denboraldiaren amaierari buruzko prentsa-oharra bidali digu.

TXARTELEN BALIOALDIARI BURUZ GOGORATZEKOA

Txartel-moten balioaldia gogorarazi nahi dizuegu:

Litzentzia (L) 2016ko ekainaren 30 arte.

Aisia (A3) - Mistoa (TM) - Europa (TM1) - Mundua (TM2) eta Ikaslearena (E1) 2016ko irailaren 29 arte.

IZOTZETARAKO IRTEERAK

Hurrengo igandean izotzetarako irteerekin hasiko gara berriro, egingo ditugun ekintzak honako egunetan izango dira:

Apirila: 10 eta 24

Maiatza: 1

IRTENALDIAK ELURRETARA AGUR

Aurreko asteburuan denboraldi programatutako irtenaldiak amaitu egin ziren. Aprobetxatu nahi dugu elurretara etorri zareten gazteoi eskerrak amateko. Zuen jarrerak eta ondo pasatzeko gogoak gure lan erraztu eta erosoago izatea ekarri dute.

Denboraldi honetan elur gutxi eduki dugu eta, ondorioz, datetan aldaketaren bat egin behar izan dugu, baina azkenean programatuta ganeuzkan jarduerak egin ahal izan ditugu.

Hurrengo denboraldian ikusiko gara.

CAMPEONATOS DE ESPAÑA DE ALPINO-ABSOLUTOS

Aramon Formigalean martxoaren 29an ospatutako Estatuko Txapelketa Absolutuan, Juan Del Campo Hernandezek emaitza oso ona lortu du.

Juanek 1. postua lortu zuen Slalom-eko modalitatean.

Zorionak Juan.

ESKOLA KIROLEKO IRTENALDIAK

Hurrengo asteburuan amaituko dira asteburuko irtenaldiak Candanchura egingo dugunarekin. Denboraldia zaila izan dugu, izan ere, elurrik ez da egon. Hori dela eta, hainbat irtenaldi atzeratu behar izan dugu, aurreikusita geneukan programa osoa azkenean egitea lortu den arren. Hurrengo asteburuan eguraldi ona izanda gustura egoteko moduan egongo garela espero dugu.
Irristatzera joateko irtenaldiei dagokienez, oraindik hiru egin behar ditugula gogorarazi nahi dizuegu.

ESKOLA KIROL IRTEERAK

Urtero legez, Aste Santuko jaiak gertu ditugunean, irtenaldiak behin behinekoz etengo ditugu eta apirilaren 1etik (elurra) eta apirilaren 10etik (izotz) aurrera berriro haiko gara.

Oso ondo pasa oporretan eta, amaitutakoan, berriro egongo gara elkarrekin.

2016/03/18-20 TERMIBUS IRTEERAK

Asteburuko eski alpetarra..............................20 nasa.

Izozt irteera.................................................12 nasa.

2015-2016 DENBORALDIA

Ez da oso denboraldi ona izan, tenperatura handien ondorioz gure estazioetan elur gutxi geratu delako. Horietako batzuetan gogor lan egin ahal izan zuten abenduan eta ondo eskiatzeko moduan prestatu zituzten pistak. Beste batzuk ezin izan zuten hala egin eta ezinean ibili dira, batzuetan itxita eta beste batzuetan, ostera, eskiatzeko kilometro gutxi eskainita.

Kirol honetan erabat naturaren menpe egoten garenez gero, hurrengo denboraldian egoera hobetzea espero dezagun baina, hura heldu bitartean, goza dezagun denboraldi honetako azken zatiaz.

ELURRA, ELURRA, ELURRA

Hurrengo asteburua denboraldiko onenetakoa izango da azkenaldian elur asko egin duelako. Gainera, eguraldiaren iragarpen ezin hobea dagoenez, elurretan ibiltzeko aspaldiko egun gozoenak izan ditzakegu.

Ondo pasa, baina zuhurtziaz.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).