0014.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

IZOTZETARAKO IRTEERAK

Hurrengo igandean izotzetarako irteerekin hasiko gara berriro, egingo ditugun ekintzak honako egunetan izango dira:

Apirila: 15

Maiatza: 13

IZOTZETARAKO IRTEERAK

Aste santuan geldialdi txiki bat egingo dugu izotz gaineko irristaketa irteerei dagokionez eta apirilaren 8an berrekingo ditugu.

Ondo pasa eta bueltan izango gara.

2017-2018 DENBORALDIA

Aste burua hurbiltzen doa eta horrekin batera denboraldiaren itxiera. Estazio gehienek Pazko asteko igandean itxiko dituzte asteak. Eguraldiari dagokionez, elurte handiak izan ditugu eta eguzkia apenas ikusi dugu. Badirudi aste santuak antzera jarraituko duela. Garrantzitsuena ondo pasatzea da eta batez ere denboraldia istripurik gabe bukatzea, beraz arreta mantendu.

ESKOLA KIROLEKO ELURRERAKO IRTEERAK

Duela bi aste hasi ginela dirudien arren, elurrerako asteburu-irteerak bukatu dira. Azkenengoa pasa den asteburuan izan zen.

Aprobetxatu nahi dugu elurretara etorri zareten gazteoi eskerrak amateko. Zuen jarrerak eta ondo pasatzeko gogoak gure lan erraztu eta erosoago izatea ekarri dute.

GAIZKA BARAHONA ESPAINIAKO MISHING TXAPELDUNA ELUR GAINEAN (SP2)

Emaitza ezin hobea lortu du Gaizka Barahona Royo (Zazpi Lagun) gure kirolariak, pasa den asteburuan Baqueiran ospatutako Espainiako mushing txapelketan.

Zeberioko kirolaria azkarrena izan zen bai larunbatean eta bai igandean, 2 txakurdun lerako mailan lehen postua lortuz (SP2).

Zorionak Gaizka.

GIZPUKOAKO FEDERAZIOKO PRESIDENTEAREN HERIOTZA

Pasa den larunbatean Jesus Fernandezek utzi zigun, Gipuzkoako Neguko Kirolen Federazioko presidenteak. Federazio honetatik gure doluminik bizienak helarazi nahi dizkiegu bere familia, lagun eta neguko kirol zale guztiei.

Besarkada bat.

JAVIER FERNANDEZEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU

Historia egin du Javier Fernandezek. Lehengo aldiz, Neguko Olinpiar Jokoetan domina bat lortu da Izotz kiroletan, laugarrena elur modalitateak kontuan hartuz.

Plazerra izan da egunotan Javier irristatzen ikustea. Bere lan gogorrak merezitako emaitza izan du.

Zorionak Javier.

IRRISTAKETA ARTISTIKOA PYEONGCHANG-en

Bigarrena da Javier Fernandez Programa Laburraren ondoren. Javierrek 107.58 puntu lortu ditu eta ondorioz bigarren postuan dago sailkatua Yuzuru Hanyu Japoniarraren atzetik.
Programa luzea larunbateko 05:51etan hasiko da eta bertan erabakiko dira dominak.

Aurrera Javier.

JOKO OLINPIKOAK - Pyeongchang

Albiste zoriontsua neguko kirol zaleontzat. Regino Hernandezek brontzezko domina (snowboard kross) eskuratu du lasterketa bikain batean.

 Zorionak Regino.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).