0008.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

GABON ZORIONTSUAK

Bizkaiko Neguko Kirolen Federaziotik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu, eta zuriak badira askoz hobeto.

LEHEN ASISTENTZIA PISTETAN

Zuen kirola burutzerakoan, federatu txartela soinean eramatea oso garrantzitsua da. Istripuren bat izanez gero, botikinean aurkeztu beharko duzue eta horrela ez duzue dirurik aurreratu beharko. Gogoratu  asistentzia telefonora deitzea eta ondoren Federazio honi parte ematea.

ESKI DENBORALDIAREN HASIERA

Iritsi da elurra azkenean eta Baqueira,La Molina, Boi, Masella eta Vallnord estazioek asteburu honetan zabalduko dituzte ateak, gainontzekoek abenduko zubian abiaraziko dutelarik denboraldia. Zaleontzako denboraldi bikain bat izatea espero dugu.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue.

2017-2018 ZOZKETA

                 NAGUSIEN ZOZKETA

                 TXIKIEN ZOZKETA

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

LEHENDABIZIKO ELURTEAK

Hasi dira lehendabiziko elurteak. Gure inguruko eski estazioak zuriz tindaturik ageri dira, batez ere Pirinioetakoak.
Espero dugu denboraldi bikain bateko aurrekaria izatea eta Abenduko zubian eskiatzeko aukera izatea.

ESKOLA KIROLEKO IRTEEREN 20.URTEHURRENA

Pasa den ostiralean, Eskola Kirolean burutzen ditugun irteeren (izotz eta elurretara) 20. Urteurrena ospatu genuen.  Ekitaldian izan ziren besteak beste Federazio honetako Presidentea (Gorka Martinez), Izotz arduraduna (Ainhoa Galdeano), Elur arduraduna (Juantxu Narro), Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak (Carlos Sergio eta Javier De María) eta nola ez, 1997tik gaur egunera arte, 20 urte hauetan irteera hauek burutzea posible egin dituzten protagonista nagusiak: monitoreak. Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu egiten duten lana eta daukaten ilusioagatik.

Datozen hogei urteetan ere lanean jarraituko dugu.

MUNDUKO FIS ALPINO KOPA - JUAN DEL CAMPO

Munduko FIS Alpino Kopako irekieran (Sölden-Austria), Espainiako Neguko Kirolen Federazioak ordezkaritza izango du gizonezkoetan aurrenezkoz, gure kirolari den Juan Del Campo Hernandez (Euro-Ski ClUb) hautatua izan delarik.

Zorionak Juan.

ESKOLA KIROL IRTEERAK


Datorren Urriaren 18tik Azaroaren 16a arte asteburuko irteeretako aurre-inskripzioak egin ahalko direla jakinarazten dizuegu. Aurreko urteetan egin bezala, plazak zozketa bidez emango dira.

Izotz gaineko irristaketako izen emateak abenduaren 11-n hasiko dira eta izen emate ordena jarraituz emango dira.

HELBIDERATZEAGATIKO DESKONTUA

Denboraldi honetan zuen federazioetako txartelak helbideratzeagatik, deskontua lortuko duzuela jakinarazi behar dizuegu, aukeratutako modalitatearen arabera.

Informazio gehiago edukitzeko, jarri zaitezte kontaktuan gurekin, 94 441 10 63 telefonoan edo hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

2017-2018 DENBORALDIA

Halaber, hilaren 30an txartelan estaldua amaituko dela gogorazi behar dizuegu, badaukazue zuen esku "Federakuntza Txartel" atalaren barruan, informazio guztia.

Halaber, denboraldi honetako hobekuntza bezala E1 Eskola Txartelen asistentzia estaldurak, gainontzeko modalitateen berdinak izango dira.

Gura izanez gero, 2017-2018 denboraldirako balio dutenak dagoeneko eskuratu dizakezue.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).