0011.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

ESKOLA KIROLA - OHAR GARRANTZITSUA

Jakinarazten dizuegu datorren irailaren 11n hasiko dela Eskola Kirolaren programako Canicros-en irteeretan izena emateko epea. 2010etik 2013ra bitartean jaiotako ikasle guztiak animatzen zaituztegu jarduera hori probatzera, ziur baikaude gustatuko zaizuela.

Irteera horiei buruzko informazio guztia esteka honetan duzue: Txakurkros (Korrican)

FEDERAZIO-TXARTELAK – PREZIO BERRIAK

2025-2026 denboraldiko federazio-txartelei buruzko informazio eguneratua kontsulta dezakezue. Espero dezagun negu honetan eguraldia lagun izatea eta elur ugari egotea gure kirolez gozatu ahal izateko.

 

BUELTAN GARA

Oporretatik bueltan gaude. Jakinarazten dizuegu irailean eta urrian gure jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera dela, 9: 00etatik 13:00etara. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 94 441 10 63 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz.

OPORRAK

Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu letezkeen gaietarako.

Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51.

ORDUTEGI BERRIA

Jakinarazten dizuegu gure jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera dela, 9: 00etatik 13:00etara. Gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

IZOTZ IRTEERAK

Joan den igandean amaitu genituen izotz gaineko patinajeko eskola-kiroleko irteerak. Denboraldi honetan parte hartze handia egon da eta ondo pasatzeko eta ikasteko gogo handia. Eskerrak eman nahi dizkiegu Federazioko begiraleei egiten duten lan handiagatik.

Datorren denboraldian itxarongo zaituztegu.

ELUR IRTEERAK ESKOLA KIROLEAN

Joan den asteburuan amaitu ziren elurretarako irteerak. Denboraldi honetan ez dugu irteerarik atzeratu behar izan eta asteburu guztietan egin ahal izan dira.

Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu gure begiraleei egindako lanagatik; izan ere, gure begiraleak, parte hartzen duten ikasleekin batera, gure eskola-kirolaren benetako protagonistak dira.

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta datorren denboraldian itxarongo zaituztegu.

ALPETAR TXAPELKETA

Jakinarazi nahi dizuegu gure alpetar txapelketa otsailaren 22an izango dela.

"+info" "lehiaketak" atalean, Araudia kontsultatu eta izena emateko epeak ikus ditzakezue.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).