0011.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Gure eski alpetarko txapelketa otsailaren 1ean Astunen egingo dela gogorarazi nahi dizuegu. Araudia kontsultatzeko: “Informazioa” – Lehiaketak -

ELURRA BUELTAN DA

Badirudi asteburu honetan berriro ere ganorazko elurtea izango dugula.

Momentu ezinhobean etorriko da gainera, izan ere pirinioetako estazioak elurrez justu xamar daude eta elur berri honek aldi baterako arnasa emango digu.

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Otsailaren 1ean Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Bizkaiko Txapelketa egingo da.

"+info" "lehiaketak" sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.

ZORIONAK

Gabonetako jai bikainak pasa dituzuelakoan, federazio honetatik onena opa dizuegu 2020. urte berrirako.

 

Elur-irteera

Gogorarazten dizuegu datorren osteguneko irteera (19: 00etan) kaputxinos kaletik egingo dugula, EITBren eraikinaren ezkerraldetik.

IZOTZ IRTEEREN IZEN EMATEA

Gogoratu datorren ostegunean, hilak 12, izotz gaineko patinaje-irteeretan izena eman dezakezuela.
"Eskola Kirola Irteerak" atalean datak eta horiei buruzko informazioa dituzue.

LEHEN ASISTENTZIA PISTETAN

Zuen kirola burutzerakoan, federatu txartela soinean eramatea oso garrantzitsua da. Istripuren bat izanez gero, botikinean aurkeztu beharko duzue eta horrela ez duzue dirurik aurreratu beharko.

Gogoratu  asistentzia telefonora deitzea eta ondoren Federazio honi parte ematea.

“Federatu txartela” atalean duzue istripu kasuetan nola jokatu behar duzuen adierazten duen informazioa.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

TXIKIAK

NAGUSIAK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

 

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).