
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Bizkaiko Foru Aldundiak, egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Eskola Kirola programako lehiaketak geldiarazi ditu urtarrilaren 10etik 28ra. Neurri horrek, ordea, ez du eraginik Eskola Kirola programako gainerako hastapen- eta jolas-jardueretan (horien artean daude gure elur-irteerak eta izotz-irteerak), eta orain arte bezala egingo dira.
Jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 13tik 23ra hitzordu berri bat izango dugula Bilboko Outlet elur azokarekin. Federatu-txartela eramaten baduzue, % 10 gehiago lortu ahal izango duzue % 50eko deskontua gainditzen ez duten artikuluetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:
Federazio honetatik Sergi Puig Pol eta Jon González García (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolariak zoriondu nahi ditugu, distantzia ertaineko Espainiako Txapelketan (MDDR) eta Sprint (DS2) lortutako bigarren postuagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaiko Federazioko kide diren gainerako kirolariei.




Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA