
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioko Hauteskunde Batzordeak, Presidentea aukeratzeko hauteskunde prozesua abian jarri dela jakinarazten du.
Denboraldi honetan zuen Federazioetako txartelak helbideratzeagatik, deskontua lortuko duzuela jakinarazi behar dizuegu, aukeratutako modalitatearen arabera.
Informazio gehiago edukitzeko, jarri zaitezte kontaktuan gurekin, 94 441 10 63 edo hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
TM - TM1 eta TM2 txartelek prestazio bereziak dituzte eta ez daude elurra egotearen menpe, horregatik berritzea beti komeni da.
Galdetzeko zer edo zer baldin baduzue, jarri zaitezte Federazioarekin harremanetan. Telefono 94 441 10 63. Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Gure kirolean dauden ezbehar kopuru handia dela eta, aurreko denboraldietan lan egin dugun Aseguru Konpainiak poliza ez berritzea erabaki du. Konpainia berri bat biltzea oso lan nekeza izan bada ere, azkenean Allianz enpresa entzutetsuarekin sinatzea lortu dugu. Honek txartelen azken prezioa igotzen duen primen doikuntza garrantzitsua egitera eraman gaitu. Hala ere Kalitate/Prezio erlazio lehiakorra duen istripu aseguru bat eskaintzen jarraitzen dugu, Federazio honek eskaintzen duten arreta pertsonalizatua ahaztu gabe.
Txartel ezberdinen prezioak eguneratzen gabiltza, Lehiaketakoak zein Asiazkoak eta baita ere Istripu, Erantzukizun Zibil eta Koadro Medikuko poliza berriak.
Pasaden zapatuan Ignacio Ituarte Landa gure Lehendakaria hil zen. Lerro hauen bidez Federazioan egin zuen lan bikaina eskertu nahi dugu, hasieran Lehendakariorde gisa eta, ondoren, Lehendakari lez. 30 urte baino gehiagoko lan boluntarioa izan da. Haren jardunaren aztarna betiko geratuko da gure artean.
Haren senideei gure besarkada beroa helarazi gura diogu.
Gogoan zaitugu, Ina.
Hileta-meza, abuztuaren 22an, astelehenean, Agustindarren Elizan (San Jose plaza, 1) 20:15ean.
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu litezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51 teléfono-zenbakian.
HG Hotel kateak eta Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioaren artean sinaturiko hitzarmenari esker, federatuta dauden pertsona guztiek, kateko hotel guztietan %10eko deskontua izango dutela jakinarazten dizuegu.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA