
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
2015-2016 denboraldia amaituta, honako honen laguntza eta lankidetza eskertu gura ditugu:
- Bizkaiko Foru Aldundia - Kirolak.
- Gaztedi plana - Kutxabank.
- Herri Irratia - La flor de la canela.
Halaber, Forum Sport eta EITB-k gure Eskola adineko Bizkaiko Txapelketari ematen dioten laguntza eskertu nahi dugu.
Eskerrik asko zure konfiantzagatik.
Lehengo igandean Gasteizko (Bakh) izotz-pistara programatutako azken irteeretariko bat egin zen. Lau hilabete biziak izan dira, parte-hartzea handia eta, batez ere, ikasi eta ondo pasatzeko gogo handia egon dira. Hurrengo denboraldian berriro elkartuko garelakoan gaude.
Ez dugu agur esan gura aldez aurretik pistaren langileek emandako tratu onagatik eskerrak eman barik, hala gure lana errazagoa izan da eta.
Lehiaketarako denboraldia amaitu egin denez, kategoria desberdinetan lehiatzen diren kirolarien ibilbidea aitortu nahi dugu. Diziplina horiek praktikatzeak dakarren ahalegina dela eta, kirolari guztiek meritu handia izan arren, haien ibilbide eta emaitzengatik hurrengoak nabarmendu nahi ditugu:
Juan del Campo Hernández, Estatuko Taldearen kidea (Alpetarra);
Espainiako Txapelduna Slalomeko Kategoria Nagusian.
Itoitz Armendariz Barco, Estatuko Taldearen kidea (Mushing-a);
Espainiako Txapelduna Elurretako Mushingeko MD6 kategorian.
Zorionak.
2015-2016 denboraldia amaitu egin da. Oso aldrebestua izan da elur gutxi eta tenperatura altuak egon direlako. Horren ondorioz, zenbait estaziotan ezin izan zituzten pistak ireki denboraldia soberan hasita egon arte. Hala ere, langileek pistak zapaltzean egindako lan apartak horietan berme osoz eskiatzeko aukera eskaini zigun.
Federazio Txartela erostean, eskertu nahi dizuegu gugan jarri duzuen konfiantza. Hurrengo denboraldira arte.
Aurreko asteburuan denboraldi programatutako irtenaldiak amaitu egin ziren. Aprobetxatu nahi dugu elurretara etorri zareten gazteoi eskerrak amateko. Zuen jarrerak eta ondo pasatzeko gogoak gure lan erraztu eta erosoago izatea ekarri dute.
Denboraldi honetan elur gutxi eduki dugu eta, ondorioz, datetan aldaketaren bat egin behar izan dugu, baina azkenean programatuta ganeuzkan jarduerak egin ahal izan ditugu.
Hurrengo denboraldian ikusiko gara.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA