0011.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

OHAR GARRANTZITSUA

Gure kirolean dauden ezbehar kopuru handia dela eta, aurreko denboraldietan lan egin dugun Aseguru Konpainiak poliza ez berritzea erabaki du. Konpainia berri bat biltzea oso lan nekeza izan bada ere, azkenean Allianz enpresa entzutetsuarekin sinatzea lortu dugu. Honek txartelen azken prezioa igotzen duen primen doikuntza garrantzitsua egitera eraman gaitu.  Hala ere Kalitate/Prezio erlazio lehiakorra duen istripu aseguru bat eskaintzen jarraitzen dugu, Federazio honek eskaintzen duten arreta pertsonalizatua ahaztu gabe.

Txartel ezberdinen prezioak eguneratzen gabiltza, Lehiaketakoak zein Asiazkoak  eta baita ere Istripu, Erantzukizun Zibil eta Koadro Medikuko poliza berriak.

ESKERRAK EMATEA

Federazio honetatik, gure Presidente Ignacio Ituarte Landaren heriotza dela eta, pertsona eta instituzio guztiek emandako doluminak eskertzen dizkizuegu.

LEHENDAKARIAREN HERIOTZA

Pasaden zapatuan Ignacio Ituarte Landa gure Lehendakaria hil zen. Lerro hauen bidez Federazioan egin zuen lan bikaina eskertu nahi dugu, hasieran Lehendakariorde gisa eta, ondoren, Lehendakari lez. 30 urte baino gehiagoko lan boluntarioa izan da. Haren jardunaren aztarna betiko geratuko da gure artean.

Haren senideei gure besarkada beroa helarazi gura diogu.

Gogoan zaitugu, Ina.


Hileta-meza, abuztuaren 22an, astelehenean, Agustindarren Elizan (San Jose plaza, 1) 20:15ean.

OPORRAK

Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu litezkeen gaietarako.

Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51 teléfono-zenbakian.

HG HOTEL KATEAREKIN HITZARMENA

HG Hotel kateak eta Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioaren artean sinaturiko hitzarmenari esker, federatuta dauden pertsona guztiek, kateko hotel guztietan %10eko deskontua izango dutela jakinarazten dizuegu.

Hitzarmen

DENBORALDI BULAERAKO AFARIA

Pasa den denboraldi bukaerako ohiko afaria ospatu zen Urkixo Zumarkaleko Cruz Blanca jatetxean. Afaira Federazioko Presidentea (Ignacio Ituarte) eta Eskola Kiroleko gure programaren barnean, izotz eta elurretako irteerataz arduratzen diren monitoreak joan ziren.

ESKER ONAK

2015-2016 denboraldia amaituta, honako honen laguntza eta lankidetza eskertu gura ditugu:

- Bizkaiko Foru Aldundia - Kirolak.

- Gaztedi plana - Kutxabank.

- Herri Irratia - La flor de la canela.

Halaber,  Forum Sport eta EITB-k gure Eskola adineko Bizkaiko Txapelketari ematen dioten laguntza eskertu nahi dugu.

Eskerrik asko zure konfiantzagatik.

IZOTZETARAKO IRTEERAK

Lehengo igandean Gasteizko (Bakh) izotz-pistara programatutako azken irteeretariko bat egin zen. Lau hilabete biziak izan dira, parte-hartzea handia eta, batez ere, ikasi eta ondo pasatzeko gogo handia egon dira. Hurrengo denboraldian berriro elkartuko garelakoan gaude.

Ez dugu agur esan gura aldez aurretik pistaren langileek emandako tratu onagatik eskerrak eman barik, hala gure lana errazagoa izan da eta.

2015-2016 DENBORALDIKO KIROLARI NABARMENENAK

Lehiaketarako denboraldia amaitu egin denez, kategoria desberdinetan lehiatzen diren kirolarien ibilbidea aitortu nahi dugu. Diziplina horiek praktikatzeak dakarren ahalegina dela eta, kirolari guztiek meritu handia izan arren, haien ibilbide eta emaitzengatik hurrengoak nabarmendu nahi ditugu:

Juan del Campo Hernández, Estatuko Taldearen kidea (Alpetarra);
Espainiako Txapelduna Slalomeko Kategoria Nagusian.
Itoitz Armendariz Barco, Estatuko Taldearen kidea (Mushing-a);
Espainiako Txapelduna Elurretako Mushingeko MD6 kategorian.

Zorionak.

2015-2016 ELUR DENBORALDIA

2015-2016 denboraldia amaitu egin da. Oso aldrebestua izan da elur gutxi eta tenperatura altuak egon direlako. Horren ondorioz, zenbait estaziotan ezin izan zituzten pistak ireki denboraldia soberan hasita egon arte. Hala ere, langileek pistak zapaltzean egindako lan apartak horietan berme osoz eskiatzeko aukera eskaini zigun.

Federazio Txartela erostean, eskertu nahi dizuegu gugan jarri duzuen konfiantza. Hurrengo denboraldira arte.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).