0005.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Pasa den larunbatan gure ohiko Alpino Txapelketa egin genuen Astunen. Sailkapenak ikusteko gure txapelketen orrira jo dezakezue.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Datorren urtean ere zain izango gaituzue.

BIZKAIKO ESKI ALPINO TXAPELKETA

+Info-lehiaketak ataldean, gure txapelketako irteera ordena kontsulta dezakezue. Era berean, gogoratu Lehiaketa Lizentzia duten pertsonek beste jaitsiera bat egingo dutela “Federazioak Trofeoa” proban.

Larunbatera arte.

ESKI ALPETARREKO TXAPELKETA

Eski Alpetarreko Bizkaiko Txapelketa klasikoa egiteko data gertu daukagu, zehatz-mehatz, otsailaren 10an Astuneko estazioan. Izena emateko epea hurrengo asteazkenean, hilaren 7an, eguerdiko 12etan amaituko da.

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ - JJOO (PYEONGCHANG)

Datorren otsailaren 7an, 18:00etatik aurrera, Euro-Ski Klubak  Juan Del Campo gure kirolaria omenduko du, otsailaren 8tik 25era  Pyeongchangen (Hego Korea)ospatuko diren Neguko Joko Olinpikoetara joan aurretik.

Ekitaldia Estraunza 2-4 kalean dagoen Euro-Sport dendan izango da. Bertan, hitzaldi labur bat emango du eskiatzaile gazteei zuzendua eta autografoak sinatuko ditu.

Bidaia ona izan Juan eta goza ezazu esperientziaz.

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Otsailaren 10an Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Bizkaiko Txapelketa egingo da.

Araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi:

ARAUDIA

2018KO OLINPIAR JOKOAK (Pyeong Chang)

Ofiziala, Juan Del Campo gure kirolaria (Euro-Ski Club) datorren Neguko Jokoetan egongo den delegazio Olinpikoan izango da.
Juanek azken urteotan egindako lan nekaezinak bere saria izan du albiste zoragarri honekin.
Zorionak Juan eta zorionak Carmen eta Javier, zuek ere meritu itzela duzue.

BIZKAIKO ESKI ALPINO TXAPELKETA

Datorren otsailaren 10ean Bizkaiko Eski Alpino txapelketa ospatuko da Astunen. Datozen egunetan probaren informazio guztia eta izen emateak burutzeko epeen berri emango dizuegu.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Datorren abenduaren 27an eski irteera programatuak  hasiko dira. Aurten berritasun bat izango dugu, hiru eguneko irteera aste barruan. Espero dugu parte hartzaile guztien gustukoa izatea eta datozen denboraldietan eskaintza handitzea.

GABON ZORIONTSUAK

Bizkaiko Neguko Kirolen Federaziotik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu, eta zuriak badira askoz hobeto.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).