0015.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

BIZKAIKO TXAKURKROS TXAPELKETA GORLIZEN

Otsailaren 21ean, Txakurkros Txapelketaren laugarren edizioa Gorlizen burutuko da.
Lehiaketan proba federatua eta proba herrikoia egongo dira.
Federazioak parte hartzera animatu nahi dizue.

ELURRETARAKO IRTEERA BERTAN BEHERA

Elurrik eza dela eta, datorren astebururako Candanchura joateko antolatuta daukagun irtenaldia (otsailak 5-6-7) bertan behera utzi behar izan dugu.

Izena eman duten guztiei banan-banan deituko diegu.

BIZKAIKO ALPETAR ESKIAREN TXAPELKETAREN ATZERAPENA ETA DATA BERRIA

Astun Stadiumaren egoera ikusita eta txapelketa aurretik elurrik ez dela egongo jakinarazi dutenez, otsailaren 6ko txapelketa atzeratu behar dugu.

Eguraldiak laguntzen badigu, otsailaren 13an egingo dugu. Jadanik izena eman duten kirolariek ez dute berriz ere izena eman behar. Gainerakoek gogoratu izena emateko eguna otsailaren 10ean, 13:00etan amaituko dela

ELURRETARAKO IRTENALDIAK (BERTAN BEHERA UTZI DIRA)

Elur gutxi egoteak asteburuaren honnerako irtenaldiak bertan behera uztea ekarri dute.

Izena eman duten guztiei abisatuko diegu.

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Otsailaren 6an Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Bizkaiko Txapelketa egingo da.

"+info" "Lehiaketak" sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).