0008.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

2016/03/18-20 TERMIBUS IRTEERAK

Asteburuko eski alpetarra..............................20 nasa.

Izozt irteera.................................................12 nasa.

2015-2016 DENBORALDIA

Ez da oso denboraldi ona izan, tenperatura handien ondorioz gure estazioetan elur gutxi geratu delako. Horietako batzuetan gogor lan egin ahal izan zuten abenduan eta ondo eskiatzeko moduan prestatu zituzten pistak. Beste batzuk ezin izan zuten hala egin eta ezinean ibili dira, batzuetan itxita eta beste batzuetan, ostera, eskiatzeko kilometro gutxi eskainita.

Kirol honetan erabat naturaren menpe egoten garenez gero, hurrengo denboraldian egoera hobetzea espero dezagun baina, hura heldu bitartean, goza dezagun denboraldi honetako azken zatiaz.

ELURRA, ELURRA, ELURRA

Hurrengo asteburua denboraldiko onenetakoa izango da azkenaldian elur asko egin duelako. Gainera, eguraldiaren iragarpen ezin hobea dagoenez, elurretan ibiltzeko aspaldiko egun gozoenak izan ditzakegu.

Ondo pasa, baina zuhurtziaz.

2016/03/11-13 TERMIBÚS IRTEERAK

Aste buruko eski alpetarra...............................20 nasa.
Izotz irteera....................................................12 nasa.

ESKOLA KIROLEKO IRTENALDIEN BALANTZEA

Atzeratutako irteerak eta euren data berriak dituzue zerrenda honetan:

Otsaila 12-13-14 .......................  Martxoa 04-05-06
Urtarrila 08-09-10 .....................  Martxoa 11-12-13
Urtarrila 29-30-31 .....................  Martxoa 18-19-20
Orsaila 05-06-07 .......................  Apirila 01-02-03

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).