0013.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Arautegia

AURRETIKO IZEN EMATEAK:

Aurrez izena emateko epeak hurrengo hauek dira:

Asteburuan

Urriaren 18tik azaroaren 16ra.
Irtenaldi bakarra egin ahal izango da.

Epea amaitutakoan, Federazioal lekuen zozketa egin eta emaitzak argitaratuko ditu. Halaber, lekua irabazi duten ikasleei banan-banan jakiraraziko diegu.

Epez kanpo jasotako aurretiko izen-emateak ez dira zozketan sartuko vaina itxaron-zerrendan sartu daitezke nahiz eta garaiz eta onso aurkeztutakoek lehentasuna duten.

Izotzeko Egunean

Abenduaren 14tik. egin ahal izango da.

Plazaz izena ematen den hurrenkeran emango dira.


IRTENALDIAK ORDAINTZEA ETA DIRUA ITZULTZEA:

Irtenaldiko kuota, lekua baieztatutakoan, 96 orduko epean ordaindu ahal izango da, esku-dirutan edo Federazioak Kutxabanken duen hurrengo kontu-zenbakian dirua sartuta (izen-abizenak adierazita): ES32 2095 0360 18 3830811741

Irtenaldiaren aurreko hirugarren astea baino lehen bertan behera utziz gero, zenbateko osoa itzuliko dizugu.

Irtenaldiaren aurreko hirugarren astean bertan behera utziz gero, kuota ken hurrengo diru-kopuruak itzuliko dira: 15 € (Asteburuan) – 3 € (Izotzeko Egunean). (*)

Ekintza irtenaldiaren aurreko bigarren astean bertan behera utziz gero, kuota ken hurrengo diru-kopuruak itzuliko dira: 30 € (Asteburuan) – 5 € (Izotzeko Egunean). (*)

Ekintza irtenaldiaren aste berean bertan behera utziz gero, kuota ken hurrengo diru-kopuruak itzuliko dira: 50 € (Asteburuan) – 7 € (Izotzeko Egunean). (*)

Irteeraren egunean agertu ezean, ordaindutakoa ezin izango da berreskuratu.

(*) Ezinbesteko arrazoiarengatik agertu ez denean eta agirien bitartez egiaztatuta, kuota osoa itzuliko da.

 

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).