
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu litezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51 teléfono-zenbakian.
Oso albiste tristea jaso genuen atzokoan. Federazio honetako monitorea zen Mikel Larreak utzi egin gaitu istripu larri bat izan eta gero.
Neguko Kirolen Bizkaiko Federazioak besarkada estu bat helarazi nahi die bere familia eta lagunei. Hemendik bere bikote Irene ere oroitu nahi dugu.
Betira arte, gazte zoragarriok.
2016-2017 denboraldia amaituta, honako honen laguntza eta lankidetza eskertu gura ditugu:
- Bizkaiako Foru Aldundia - Kirolak
- Gaztedi Plana - Kutxabank
- Herri irratia - La flor de la canela.
Halaber, Forum Sport eta EITB-k gure Eskola adineko Bizkaiko Txapelketari ematen dioten laguntza eskarten nahi dugu.
Eskerrik asko zure konfiantzagatik.
Gure kirolariek lan bikaina egin dute Formigalen ospatutako Espainiako Master Txapelketan. Guztira 8 domina eskuratu dituzte, Urrezko4, Zilarrezko 3 eta Brontzezko 1.
Federazio honek beraien, lana, ekitea eta betez ere beraien gogoa eskertu nahi die.
Eskerrik asko Pancho Sainz-Vizcaya, Jesús Apraiz, Oscar Iriarte, Javier Ibarra, Carlos Borchers, Alejandro Borchers, Jose Artiach, Patricia Urrutia, Yago Moreno eta Daniel Sánchez.

Elur denboraldia bukatzear da. Estazio batzuek igande honetan itxiko dituzte ateak eta beste batzuek pixkanaka ixten joango dira denboraldiko behin betiko itxiera arte. Sorpresarik ezean, itxiera hori apirilaren 23an izatea aurreikusten da.
Data hori heldu arte espero dugu eguraldiak laguntzea eta jaitsiera batzuez gozatzeko aukera izaten jarraitzea.
Gasteizko izotz pistarako gure irteerekin jarraitzen dugula informatzen zaituztegu.
Gaurko egunean, hurrengo irteerak geratzen zaizkigu egiteko:
martxoaren 26an, apirilaren 2an eta maiatzaren 7an.
Edozein zalantza edo argibidetarako, jarri zaitezte harremanean Federazio honekin 94 441 10 63 telefonoan.
Duela bi aste hasi ginela dirudien arren, elurrerako asteburu-irteerak bukatu dira. Azkenengoa pasa den asteburuan izan zen eta klimari dagokionez nahiz eta asteburu latzen bat izan dugun, posik egon gaitezke aurreikusitako programa %100ean bete dugulako.
Orain gure elur-aldia bukatu dela, denboraldi guztietan zuen ilusioan eta kirol hau partekatzeko gogoan ikusten dugun fideltasuna eskertu nahi dizuegu.
Hurrengo denboraldira arte.
Termibusen burutzen ari diren lanak direla eta, Otsailaren 25etaik aurrera, irteerak eta iritsierak, Perez Galdos kalearen beste aldean kokatuta dagoen eta sarrera Gurtubay kaletik duen aldi baterako Geltokian egingo direla jakinarazten dizuegu.
Informazio panelak kontsultatu eta irteera baino 15 minutu lehenago Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioko autobusa zein nasatik irtengo den jakinaraziko zaizue.
Iritsierarekin berdina gertatuko da, autobusa terminalera sartzerakoan zein nasatan geratuko den jakiteko, informazio panelak kontsultatu beharko dira.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA