0006.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

IZOTZETARA IRTEERA ATZERATUA

Vitoria-Gasteizko izotz pistatatik adierazi digute, kirol ekitaldi bat dela eta, ezin izango dugula martxoaren 15erako aurreikusita geneukan irteera burutu.
Irteera hori MAIATZAREN 3RA atzeratzen da.

ELURRA BUELTAN DA

Azkenean elurra itzuli da. Aspaldi ez geneukan elurte garrantzitsurik, eta, beraz, gure estazioek eskertuko dute eror daitezkeen malut guztiak.
Ea denboraldia amaitu arte goza dezakegun.

ELURRETARAKO IRTEERA BERTAN BEHERA

Elur falta dela eta asteburu honetan martxoaren 28, 29, 01ean aurreikusitako irteera atzeratzeko beharrean gaude. Aipatu irteera martxoaren 27,28,29ko astebururan burutuko.

FEDERAZIOA HERRI IRRATIAN

Larunbatero Herri Irratian, Iñaki Astigarragaren La Flor de la Canela programan eta 9:20etan, eguraldiaren informazioa, elurraren egoeraren berri eta Candanchurekiko konexioa Eskola Kirolaren irteeren azken ordua ezagutzeko.

ELURRETARAKO IRTEERA BERTAN BEHERA

Elur falta dela eta abenduaren 21, 22 eta 23an aurreikusitako irteera atzeratzeko beharrean gaude. Aipatu irteera martxoaren 20,21 eta 22ko astebururan burutuko

ELURRETARAKO IRTEERA BERTAN BEHERA

Elur falta dela eta abenduaren 14, 15 eta 16an aurreikusitako irteera atzeratzeko beharrean gaude. Aipatu irteera martxoaren 13,14 eta 15ko astebururan burutuko da.

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Pasa den larunbatean, klasiko bat bihurtu den Bizkaiko Alpino Txapelketa jokatu zen Astún eski estazioan.  Aipatzekoa Juan Antonio de Regil Canterori “Toñin” egindako omenaldia, bere kirol ibilbide oparoa aitortzeko.

"+Info" -  "Lehiaketak" atalean emaitzak ikusgai dituzue.

ESKI ALPETARKO BIZKAIKO TXAPELKETA

Irteerako antolaketa kontsultatzeko: "+info" - "lehiaketak".

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Gure txapelketan izena emateko epea bihar bukatzen dela gogorarazten dizuegu.

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Gure eski alpetarko txapelketa otsailaren 1ean Astunen egingo dela gogorarazi nahi dizuegu. Araudia kontsultatzeko: “Informazioa” – Lehiaketak -

ELURRA BUELTAN DA

Badirudi asteburu honetan berriro ere ganorazko elurtea izango dugula.

Momentu ezinhobean etorriko da gainera, izan ere pirinioetako estazioak elurrez justu xamar daude eta elur berri honek aldi baterako arnasa emango digu.

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA

Otsailaren 1ean Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Bizkaiko Txapelketa egingo da.

"+info" "lehiaketak" sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.

ZORIONAK

Gabonetako jai bikainak pasa dituzuelakoan, federazio honetatik onena opa dizuegu 2020. urte berrirako.

 

Elur-irteera

Gogorarazten dizuegu datorren osteguneko irteera (19: 00etan) kaputxinos kaletik egingo dugula, EITBren eraikinaren ezkerraldetik.

IZOTZ IRTEEREN IZEN EMATEA

Gogoratu datorren ostegunean, hilak 12, izotz gaineko patinaje-irteeretan izena eman dezakezuela.
"Eskola Kirola Irteerak" atalean datak eta horiei buruzko informazioa dituzue.

LEHEN ASISTENTZIA PISTETAN

Zuen kirola burutzerakoan, federatu txartela soinean eramatea oso garrantzitsua da. Istripuren bat izanez gero, botikinean aurkeztu beharko duzue eta horrela ez duzue dirurik aurreratu beharko.

Gogoratu  asistentzia telefonora deitzea eta ondoren Federazio honi parte ematea.

“Federatu txartela” atalean duzue istripu kasuetan nola jokatu behar duzuen adierazten duen informazioa.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

TXIKIAK

NAGUSIAK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

 

2019-2020 DENBORALDI HASIERA

Azken egunetan izandako elurteak eta datozen egunetako aurreikuspenak ikusita, denboraldia uste baino lehenago hasteko aukera izango dugula ematen du, izan ere estazio batzuk denboraldi irekiera aurreratzeko lanetan dabiltza. Elurra botatzen jarraitzea eta gure kirol kuttunaz gozatzea espero dugu.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Gogoratu asteburuetako irteeretarako aurretiko izen ematea burutzeko azken eguna azaroaren 14ª dela. Aurreko urteetan bezala, plazak zozketa bidez emango dira.

Izotz gaineko irteeretarako izen emateak abenduaren 12an hasiko dira eta izen emate ordena errespetatuz emango dira.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).