
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardialo persona bat egongo da sortu letezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51.
Denboraldian zehar ahalegin guztiak egin ditugu Eskola Kiroleko izotz eta elurretako irteerak burutzeko, baina zoritxarrez ezin izan dugu bat bere ere aurrera eraman. Datorren denboraldia ilusio bereziarekin ari gara prestatzen eta espero dugu pandemia kontrolatuagoa egotea eta agintariek gure irteeretan arriskurik ez ikustea.
Eskuragarri duzue Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroaren edizio berri baten informazio guztia. Ikastaro hau Eskola Kirolean dabiltzan eta titulazio ofizial bat lortu nahi duten guztiei dago zuzendua.
https://asfedebi.eus/eu/berriak/3518-eskola-kiroleko-monitore-laguntzailearen-ikastaro-ofiziala-3
Eski denboraldia amaitu da, hau pandemiak markatu du (beste guztia bezala). Estazio askok ez dituzte ateak ireki, eta hala egin dutenek oso diru-sarrera txikiak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta. Espero dezagun datorren denboraldirako egoerak hobera egitea, gure agintariek joan-etorriak arriskutzat ez hartzea eskiatzera joan ahal izateko, eta horrela gure kirol zuriaz gozatu ahal izatea.
Federazio honek Sergi Puig Pol (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolaria eta bere talde osoa zoriondu nahi ditu, Alpeetako Lekkarodeko lasterketan parte hartzeagatik. Lasterketa hau etapaka egiten da eta bederatzi eguneko iraupena du. Lasterketaren zati batean kategoriako hirugarren postuan kokatu ziren, eta etapa batzuetan bigarren ere izan ziren. Azkenean, laugarren postuan bukatu zuten, urte ezohikoan entrenamendurik ez izateak eragina izan baitzuen, hala ere, etorkizun oparoa izango duen talde gazte baten emaitza bikaina da.
Zorionak Sergi.




Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA